Mostrando entradas con la etiqueta 2005/2006. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2005/2006. Mostrar todas las entradas

2006-06-14, DENBORALDIAREN BUKAERA

Denboraldia bukatu da eta amaiera emateko ihardunaldi polita izan dugu, partidu eta bazkaria. Gurasoak infantil eta kadete mailako jokalarien aurka jolastu dute. Ezusteko galanta partidu bukaeran, gurasoek gol bategatik irabazi dute, partidu polita izan da eta ondo jokatuta bi aldetatik.

Beteranoi zoriondu behar zaie garaipena lortzeagatik : ZORIONAK ¡¡¡¡

2006-05-24, ORDIZIA E.T. TXAPELDUN















Gure infantilak lortu dute, aurten beste kopa bat etxera. Partidu gogorrak izan ziren biak eta urduritasuna puri purian, baino azkenean lortu zuten Egia eta Orereta gailentzea. Nola joan ziren partiduak esatea oso zaila izaten da egoera hauetan, importanteena irabaztea da eta azkenean lortu dutue. Udaberriko Torneoaren hiru finalan parte hartu zuten jokalariak honako hauek izan dira: Ibon Zabalegi, Aitor Galdeano, Asier Uranga, Ander Bricio, Alvaro Sanchez, Aitor González, Unai Arana, Lander Casado, Urko Antolin, Alvaro Cortes y Xabier Etxeberria.

2006-05-21

KADETE MAILA: ORDIZIA E.T 17 -- EREINTZA 29
Espero genuena gertatu zen, Ereintza talde geurea baino gehiago zen eta horrela partidu lasaitasuenez joan zen. Hasieratik nabaria izan zen aldea, errenteriarrak euskal ligan jolastu dute aurten eta erritmoaren aldea oso nabaria izan zen. Ordiziarrek alde zuten egin zuten eta bigarren zatiaren lehenengo laurdenean bere benetako maila erakutsi zuten eta go bateko abaintala lortu ere.

Ordiziarren aldetik jolastu zutenak honako hauek izan ziren: Unai Arratibel, Joseba Martinez (1), Iker Gallardo (4), Oroitz Rey (1), Beñat Alvarez (2), Unai Eguren, Ibai Moreno, Eneko Martos (4), Lander Casado (1), Inazio Olano eta Xabier Etxeberria (4)

2006-05-07

KADETE MAILA: ALOÑA MENDI 29 -- ORDIZIA E.T. 24

Aurretik ez zuen ematen partidu erraza izango zuenik eta azkenean horrela izan zen, partidu borrokatua izan zen eta ez genuen izan epailaren laguntza, etxerako eraman zuen bere erabakiak. Lehenengo laurdena oso parekatua izan zen para bigarren laurdenean oñatiarrak aurreratu ziren markagailuan eta gero ezinezko izan buelta ematea. Bigarren zatian ordiziarrak asko hurbildu ziren markagailuan, baino azkeneko minutuetan hartutako arriskuak markatu zuten emaitza.

Jolastu zuten jokalariak honako hauek izan ziren: Unai Arratibel, Oroitz Rey, Inazio Olano (1), Joseba Martinez (2), Ibai Moreno (6), Iker Gallardo (5), Unai Eguren (1), Beñat ALvarez (5), Eneko Martos (2), Alvaro Cortes eta Xabier Etxeberria(2)

2006-04-30, ORDIZIARRAK INFANTILEN BILKURA


Argazkian agertzen dira joan den igandean, apirilak 30, ordiziatik Arrasatera joan ziren eskubaloi jokalariak, Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen Infantilen bilkura. Joan zirenak honako izan ziren: Urko Antolin, Alvaro Cortés, Lander Casado, Xabier Etxeberria, Aitor Gonzalez, Ander Bricio, Ibon Zabalegi eta Alvaro Sanchez.

2006-04-23

JUBENIL MAILA: USURBIL 34 -- OET/BKL/OKE 25

Asteburu honetan jubenil taldeko jokalariek usurbilen izan zuten gipuzkoar kopako lehen partida. Partida zaila zela bazekiten aurkari gogorra zutelako aurrean, usurbilgo taldea bigarren geratu baitzen liga erregularrean. Hala ere, gure mutilek esperantzak bazituzten partidari begira.

Lehen zatiaren hasieran partidua nahiko parekatuta egon zen, nahiz eta Usurbilgoak ordezkoekin jokatzen egon. Goierriko taldea aurretik joan zen markagailuan baina errenta handirik lortu gabe. Lehenengo zatiaren amaieran hasi ziren gauzak okertzen Goierritarrontzat; markagailuan alde egiten hasi baitziren usurbildarrak, beraien jokua nabarmen hobetzearekin batera.
Bigarren zatian, Usurbildarrak gogor atera ziren kantxara eta gure aldetik ere akats ugari izan genituen. Horrela, Usurbilek bost goleko tartea zabaldu zuen markagailuan. Guk lanean jarraitu genuen eta tarte hori bi golera murriztu ondoren Usurbilgo taldeak mixta bat egin zioten Larra gure taldekideari. Honek, defentsako akats batzuk eta atakean baloi batzuk galdu izanak partida usurbilen kontrolpean izatea ekarri zuen.

Jokalariak: Saldias, Zabala(2), Jon Agirre(2), Larra(8), Galarraga(2), Eñaut Agirre(1), Unai(1), Borja(8), Adur(1)

Kadete maila: EGIA C.D. 23 - ORDIZIA E.T. 21

Partidu polita eta lehiatua kadete mailako taldeek eskaini diguna. Zaila zen eta azkenean ez da lortu, bukaeran bi golengatik Egiak irabazi du partidua.

Gure jokalariak hasieran nahiko hotz irten dira, baina 10garren minuturako aurrea hartu dute markagailuan. Atsedenean bi goleko errentarekin joan dira aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran gauzek berdin jarraitu dute eta bost goleko errenta lortu dute jokalari ordiziarrek. Baina zati honetan hamar minutu txar izan dituzte eta Donostiako taldeak partiduari buelta ematea lortu du, partziala ikarragarria izan da (8-0). Nahiz eta gure jokalariak saiatu ez dute lortu gaurko partidua irabaztea. Erabakigarria izan da gaurko partiduan ordezko jokalari gutxi izatea, lesioak direla eta, patiduan zehar atsedena emateko ordezko jokalariak ez izatea nabaria izan da.

Pixkanaka pixkanaka kadete mailako jokalariak bere benetako maila partiduetan ager dadila lortzen ari dira. Gaurko partiduan jokalari guztiek maila oso ona agertu dute, baina bi jokalarien lana azpimarratu beharko dugu, Enekoren lana, batez ere defentsan, eta Unaiarena atean.

Jokatu dute jokalariak honako hauek izan dira: Unai Arratibel; Iker Gallardo (7), Oroitz Rey (2), Eneko Martos (3), Xabier Etxeberria (6), Ibai Moreno (2), Beñat Alvarez (1) eta Alvaro Cortés.

2006-04-09, AZKENEKO SAILKAPENAK

Gipuzkoako Txapelketan jubenilen azkeneko sailkapena honako hau izan da


Pos. Taldea Puntuak






1 ARRASATE 38






2
USURBIL K.E. 38






3 ZARAUTZ 28






4 TOLOSA CF 26






5 ELGOIBAR 23






6 BERGARA K.E. 19






7
UROLA 17






8 ALOÑA MENDI
14






9 OET-BKL-OKE 7






10 LEIZARAN 4






11
AITXURI
4







Gipuzkoako Udaberri Txapelketan, kadete mailan, azkeneko sailkapena honako hau izan da:

Zorionak denei, ea zer lortzen duzuen kopan

2006-04-01

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 34 -- PULPO 18

Partidu erreza izan zuen infantilak joan den larunbatean, erabakigarri zen baina errez irabazi zuten partidua. Hasieratik aurreratu ziren markagailuan eta oso eros joan zen partidua. Lehenengo zatian 14-10 bukatu zen, bigarrenean 11-3 eta hirugarrenean 9-5, bukaerako emaitza 34-18 izan zen.

Honako hauek jolastu zuten: Ander Bricio (2), Aitor González (4), Xabier Etxeberria (6), Unai Arana (7), Alvaro Cortés (7), Urko Antolin (4), Ibon Zabalegi (1), Aitor Galdeano (1), Alvaro Sanchez (1) eta Asier Uranga (1).


2006-02-18

INFANTIL MAIALA: ORDIZIA E.T. 25 -- J.D. ARRATE 13

Infantilak bigarren fase honetan martxa ikarragarria daramate, partidu guztiak irabaziz eta nahiko errez. Aste hontako partidu bide berberetik joan zen, kanpoko taldea gol asko ez hartzeko bere eraso jokaldiak luzatzen zuen eta joko pasibotik gertu ibili ziren momentu askotan. Aldea naiko nabarmena izan zen baina handiagoa izen zitekeen gure jokalariak ate aurrean hobeto ibili ez gero. Partzialak oso argiak izan ziren: lehenengo zatian 6-2, bigarrenean 11-6 eta hirugarrenean 8-5.

Jolastu zuten jokalariak honako hauek ziren: Ander Bricio, Aitor Gonzalez (1), Xabier Etxeberria (7), Unai Arana, Alvaro Cortés (7), Urko Antolin (8), Ibon Zabalegi, Alvaro Sanchez (2), Asier Uranga eta Aitor Galdeano.