2006-04-23

JUBENIL MAILA: USURBIL 34 -- OET/BKL/OKE 25

Asteburu honetan jubenil taldeko jokalariek usurbilen izan zuten gipuzkoar kopako lehen partida. Partida zaila zela bazekiten aurkari gogorra zutelako aurrean, usurbilgo taldea bigarren geratu baitzen liga erregularrean. Hala ere, gure mutilek esperantzak bazituzten partidari begira.

Lehen zatiaren hasieran partidua nahiko parekatuta egon zen, nahiz eta Usurbilgoak ordezkoekin jokatzen egon. Goierriko taldea aurretik joan zen markagailuan baina errenta handirik lortu gabe. Lehenengo zatiaren amaieran hasi ziren gauzak okertzen Goierritarrontzat; markagailuan alde egiten hasi baitziren usurbildarrak, beraien jokua nabarmen hobetzearekin batera.
Bigarren zatian, Usurbildarrak gogor atera ziren kantxara eta gure aldetik ere akats ugari izan genituen. Horrela, Usurbilek bost goleko tartea zabaldu zuen markagailuan. Guk lanean jarraitu genuen eta tarte hori bi golera murriztu ondoren Usurbilgo taldeak mixta bat egin zioten Larra gure taldekideari. Honek, defentsako akats batzuk eta atakean baloi batzuk galdu izanak partida usurbilen kontrolpean izatea ekarri zuen.

Jokalariak: Saldias, Zabala(2), Jon Agirre(2), Larra(8), Galarraga(2), Eñaut Agirre(1), Unai(1), Borja(8), Adur(1)

Kadete maila: EGIA C.D. 23 - ORDIZIA E.T. 21

Partidu polita eta lehiatua kadete mailako taldeek eskaini diguna. Zaila zen eta azkenean ez da lortu, bukaeran bi golengatik Egiak irabazi du partidua.

Gure jokalariak hasieran nahiko hotz irten dira, baina 10garren minuturako aurrea hartu dute markagailuan. Atsedenean bi goleko errentarekin joan dira aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran gauzek berdin jarraitu dute eta bost goleko errenta lortu dute jokalari ordiziarrek. Baina zati honetan hamar minutu txar izan dituzte eta Donostiako taldeak partiduari buelta ematea lortu du, partziala ikarragarria izan da (8-0). Nahiz eta gure jokalariak saiatu ez dute lortu gaurko partidua irabaztea. Erabakigarria izan da gaurko partiduan ordezko jokalari gutxi izatea, lesioak direla eta, patiduan zehar atsedena emateko ordezko jokalariak ez izatea nabaria izan da.

Pixkanaka pixkanaka kadete mailako jokalariak bere benetako maila partiduetan ager dadila lortzen ari dira. Gaurko partiduan jokalari guztiek maila oso ona agertu dute, baina bi jokalarien lana azpimarratu beharko dugu, Enekoren lana, batez ere defentsan, eta Unaiarena atean.

Jokatu dute jokalariak honako hauek izan dira: Unai Arratibel; Iker Gallardo (7), Oroitz Rey (2), Eneko Martos (3), Xabier Etxeberria (6), Ibai Moreno (2), Beñat Alvarez (1) eta Alvaro Cortés.

1 comentario:

  1. esnatu gea edo lotan jarraitzen dugu,edo lazkaon....... edo eskola bidean.......

    ResponderEliminar