2006-02-18

INFANTIL MAIALA: ORDIZIA E.T. 25 -- J.D. ARRATE 13

Infantilak bigarren fase honetan martxa ikarragarria daramate, partidu guztiak irabaziz eta nahiko errez. Aste hontako partidu bide berberetik joan zen, kanpoko taldea gol asko ez hartzeko bere eraso jokaldiak luzatzen zuen eta joko pasibotik gertu ibili ziren momentu askotan. Aldea naiko nabarmena izan zen baina handiagoa izen zitekeen gure jokalariak ate aurrean hobeto ibili ez gero. Partzialak oso argiak izan ziren: lehenengo zatian 6-2, bigarrenean 11-6 eta hirugarrenean 8-5.

Jolastu zuten jokalariak honako hauek ziren: Ander Bricio, Aitor Gonzalez (1), Xabier Etxeberria (7), Unai Arana, Alvaro Cortés (7), Urko Antolin (8), Ibon Zabalegi, Alvaro Sanchez (2), Asier Uranga eta Aitor Galdeano.

No hay comentarios:

Publicar un comentario