2009-11-15

Beste bi partidu irabazi ditu talde jubenilak, horrela Gizpukoako Txapelketako azkeneko ligaxkan parte hartuko du, liga honek Euskadiko Txapelketarako txartela ematen du. Larunbatean Oñatin 36-44 irabazi zuen eta igandean Urola taldearen aurka 28-46. Rotula Studio senior taldeak mantentzen du bere bidea eta Groseko taldearen aurka 26-37 irabazi zuen. Ordizia Eskubaloia senior taldeak ezin zuen Zarautzen aurka, nahiz eta azkeneko parten ahalegin haundi egin, 30-34 galdu zuen. Kadete taldeak partidu on bar egin zuen eta berdinketa lortu zuen Bergararen aurka, 25na. Neskeen infantilak ezin zuen Lezoren aurka eta 10-9 galdu zuen. Beste aldetik mutilek, infantil mailan, derbi izan zuten eta bigarren urtekoek erre irabazi zuten, 43-15 izan zen emaitza.


Ez zuen problemarik izan Rotula Studio senior taldeak garaipena lortzeko Donostian, oso garbi gelditu zen ordiziarren nagusitasuna, atsedenaldirako abaintaila nahiko nabarmena zuen, 12-20. Bigarren zatian gauzak ildo beretik jarraitu zuten eta donostiarrak saiatu ziren baina ezin zuten ezer lortu, momentu baten eta aldi berean bi defentsa mista egin zituzten, baina abaintailak hor jarraitu zuen, azkeneko emaitza 26-37 izan zen. Horrela eta lehenengo buelta erdian eta etxean bi partidu, soilik, jolastuta ordiziako taldeak konfirmatzen du bere lehen plaza sailkapenean eta aukera oso garbia edukita igoerako plaza bat lortzeko.


Ordizia Eskubaloia senior taldeak oso partidu polita jokatu zuen Zarautzen aurka, batez ere eraso lanean, baina ezin zuen garaipena lortu. Lehenengo zarian jokoa oso orekatuta egon zen, Zarautzko taldeak ezin zuen alde egin markagailuan eta talde urdiñak ahaleginak egin zituen partidu barruan mantentzeko. Hala ere kanpoko taldeak aldea lortu zuen eta atsedenaldian 15-20 irabazten zuen. Bigarren zatian ordiziarren alde txarrak eta alde onak ikusi genituen, hasiera oso txarra eginda taldeak partidutik kanpo zegoen eta 11 goleko aldea zuen, 17-28. 15. minutuan ordiziako jokalariek hobeto zuten bere defentsako lana eta markagailuan hurbildu ziren. 13-6ko partzialarekin makilatu zuen markagailua eta urdinek jarraitu behar duten bidea ikusi zute.


Aurretik talde jubenilentzako asteburu gogorra izango zela espero genuen, larunbatean Oñatira Aloña Mendi taldearen aurka jolasteko eta igandean Zumarragan Urola taldearen aurka, liderraren aurka. Larunbateko partidua normal joan zen, erasoko jokoa garbi hobetu zuten ordiziarrek eta defentsan gehiago estutu zuten, bere kalitatea agertu zen eta azkeneko emaitza 36-44 izan zen, atsedenaldian 16-23.


Igandeko partidua oso garrantzitsua zen bi taldeentzako, baina espero Rotula Studio taldea atera zen zelaira eta arerioari ez zion aukerarik eman, atsedenaldian 16-27 zen emaitza. Bigarren zatian 23 goleko abaintaila izan zuen eta bukaeran 28-46. Horrela talde jubenilak lehenengo postua lortu du bere multzoan eta Gipuzkoako Txapelketako azkeneko fasean arituko da, 4 taldeko ligaxkan baten.


Kadete taldeak, bere aldetik, bere joko mailan goruntz agiten ari da eta Bergararen aurka berdinketa bat lortu zuen Majorin. Arerioa fisiko mailan askoz gehiago zen baina jokoan gehiago ziren ordiziarrak. Lehenengo zatian ematen zuen Bergarak errez lortuko zuela garaipena, atsedenaldian 9-14 zen emaitza. Baina bigarren zatian urdiñen erreakzioa iritsi zen, markagailuari buelta eman zion, 25na lortzen eta azkeneko baloia, garaipena lortzeko, ordizarren eskuetan egon zen, ateko kruzeta jo zuen baloia eta berdinketa izan zen azkeneko emaitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario