2009-11-22

Bere bolada ona mantentzen du Rotula Studio senior taldeak eta bere partiduak irabazten jarraitzen du, oraingoz Urnietako taldearen aurka, 38-22 izan zen emaitza. Ordizia Eskubaloia senior taldeak garaipenaren bidea hartu du berriro, garaipen haundi lortu du Andoainen, 25-26 izan zen azkeneko emaitza. Partidu haundia Rotula Studio jubenilak eta Egiak jokatu zutena, 38na egin zuten eta aldi berean txapelketa lortzeko faborito nagusienak direla erakusten. Oso berdinketa ona Irurena OET kadeteak lortu zutena Urnietan, sailkapeneko hirugarren dagoen taldearen aurka, 28-28 izan zen bukaeran. Infantil haundi taldeak, Legazpin, garaipena lortu zuen, 23-31; txiki taldeak, berriz, Arrasateren aurka galdu, 15-31. Neskeen taldeak 15-6 irabazi zuten Udarregiren aurka.


Partidu ona Rotula Studio seniorak egin duena, partiduaren bigarren zatian batez ere, lehenengo zatian gaizki ibili zen erasoan eta atsedenaldian 16-12 zen emaitza. Bigarren zatian defentsa lana mantendu zen, baina erasoan hobetu zen eta abantaila handituz joan zen, azkenean 38-22. Bolada ona mantentzen da eta sailkapenekon lehenengo postua ere, partidu guztiak irabazten.


Oso partidu ona Ordizia Eskubaloia senior taldeak egin duena Andoainen. Lehenengo zatia orekatuta izan zen, baina 4 goleko atzerapenarekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian hasieran Leizarangoek abantaila handitu zuten, 7 goleko errenta lortuz. Jokalari urdiñek lanean jarraitu zuten eta bukaerako bost minutu faltan berdinketa lortu zuten, 22na. Hemendik aurrera joko eta markagailuan agintea ordiziarra zen eta bukaeran 25-26 irabazi dute. Defentsa lanean egon zen gakoa, partiduaren azkeneko 25 minutuetan andoaindarrek 6 gol, bakarrik, lortu zituzten.


Oso partidu ona eta erakustaldi bikaina Rotula Studio jubenilak eta Egiak eman zutena, 38 goleko berdinketa lortu zuten, bien meritoen kontutan hartuta emaitza justua zen. Partidu erritmo frenetikoaa jolastu zen, erasoan baloia oso gutxi zirkulatzen zuten, erasoak oso azkarrak ziren baina eraginkorrak, eta Majorin bildu zen jendeentzako ikuskizun galanta emanez. Emaitza oso ona bi taldeentzako, Gipuzkoako Txapelketa lortzeko aukerak galdu gabe, eta biak garbi utzi dute faborito nagusiak direla.


Berdinketa ona Irurena OET kadete taldeak Urnietan lortu duena, sailkapeneko hirugarren dagoen taldearen aurka eta lau bajakin, gainera. Joan direnak ez dira kokildu eta dena utzi dute zelaian, bere jokoan oinarrituta 28na lortu dute. Gutxigatik berdinketa ez da garaipena bihurtu, baloia airean zegoenan bukaera markatzen klaxona sonatu du eta tiroak ez du balio, sarean bukatu dut baina baliorik gabe, ez da markagailuara igo eta talde urdinaren garaipen gola izango zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario