2009-11-08

Rotula Studio OET taldea mantentzen da sailkapeneko lehenengo postuan eta Arrasaten lortutako garaipenaren ondoren igotzeko hautagai nagusia dela esan daiteke, 31-34 irabazi zuten. Bere aldetik Ordizia Eskubaloia seniorrak ezin zuen, Majorin, Groseko taldea gainditu eta donostiako talde beteranoak 21-30 iraabazi zuen. Jubenil mailako taldeak bere bi partiduak irabazi zituen, 34-14 Irungo Gaztearen aurka eta 32-31 Bergararen aurka. Kadete taldeak ezin zuen ezer ekarri Errenteriatik, Ereintzaren aurka 37-19 galdu zuen. Infantil mailako ihardunaldia denetatik eduki zuen, Infantil Haundiak, 17-28 irabazi zuen Legazpin; neskeen taldeak bere lehenengo partidua galdu zuen Zarautzen aurka, 14-18, eta infantil txikik ezin zuen Aloña Mendirekin, 15-28 galdu zuen.


Rotula Studio OET taldeak jarraitzen du bere denboraldi hasiera ikaragarri honetan, partidu guztiak irabazi ditu eta igotzeko hautagai nagusia dela azpimarratu daiteke, horretarako jokua mantendu egin behar da eta ez da pentsatu behar dena egina dagoela. Talde ordiziarrari irabazteko grina toki guztietan agertuko da eta, hemendik aurrera, partiduro hori ikusiko dugu. Hau dena baieztatzeko laraunbatean Arrasaten jokatutako partidua adibidea da, han talde gogor batekin aurkitu ziren, batzuetan gogorregia, baina talde ordiziarra ez zen kokildu eta, nahiz eta atsedenaldian 18-17 galtzen egon, bigarren zatian partiduaren agintea hartu zuten eta 31-34 irabazi zuten, eta horrela sailkapeneko lehenengo postua eusten dio.


Berriz, Ordizia Eskubaloia senior taldeak ezin zuen Groseko taldearen aurka, partiduak bi gako izan zituen, alde batetik talde donostiarraren beterania eta ordiziako taldearen prezipitazioa. Groseko taldeak jakin izan zuen partiduraren erritmoa markatu eta horrela garaipena lortu. Talde urdiñak markagailuan atzean zegoela ikustean nahi zuen dena lehenbaitlehen konpondu eta horrela baloi asko galdu zituen. Kontraerasoak baldintza desegokietan egin ziren eta horrela 6 baloi galdu zituen, eta jokaldi berean donostiarrek gola sartu zuten. Gainera, defentsan ez zen lan ona egin, arerioak urratsak egiten baldin badu defentsako lanak jarratu behar du, arbitroak ez badu pitatzen (igandean bezala) baloiak sarean bukatzen du eta tonto aurpegia gelditzen zaigu. Dena den hau beste ikasgai bat besterik ez da eta denetatik ondorioak atera behar ditugu.


Talde jubenilak bere bi partidu, larunbatean Irungo Gaztearen aurka oso errez, 34-14, eta igandean Bergaran aurka oso justu, 32-31. Nahiz eta garapena lortu ez zuten ondo jolastu ordiziarrek, presaka dabiltza partiduak erabakitzeko eta hori ez badute lortzen antsietatea agertzen da. Ez dute ematen bere joku maila eta egiten ari diren jokuan nabaritzen da burua bueltaka ari dela zergatiaren bila.


Kadete taldeak ezin zuen Errenterian ezer positiborik lortu, porrota oso garbia izan zuten, 37-19 izan zen emaitza, honek ez du argitzen bi taldeen arteko aldea. Lehenengo zatia partidua normal izan zen, 20-14. Bigarrenean epailea izan zen protagonista eta horrela Ereintzak alde egin zuen markagailuan, eta azkenean errezegi lortu zuen garaipena, baina bi taldeen artean ez dago hainbeste aldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario