2009-11-01

Oso garaipen garrantzitsua Rotula Studio OET senior taldeak lortu duena Tolosaren aurka eta bere mailako lidergoa indartu du. Ordizia Eskuabloia senior taldeak ezin zuen Usurbiletik etorri ezer positiborik lortuta, 26-17 galdu zuen. Jubenil mailako taldearen partidua, Urolaren aurka, bertan bera gelditu zen, Zumarragako 6 jokalariak gaixo bait zeuden. Kadete mailako taldeak, beste aldetik, ezin zuen partidua borobildu eta zarauzko Euskaldunaren aurka 22-26 galdu zuen. Infantil neskeen taldeak bere martxa jarraitzen du eta oso errez irabazi zuen Urnietan. Beste aldetik mutilen bi taldeak galdu zitutzen bere partiduak.


Iganden goizean Majori Kiroldegian partidu oso polita ikusi genuen, Rotula Studio OET senior taldeak 33-24 irabazi zuen ver partidua, Tolosaren aurka. Partidua erritmo haundiarekon hasi zen eta tolosarrak konturatu zirenean 6-1 galtzen zihoazten. Baina talde tolosarrak erritmoa hartu zuen eta pixkanka hurbildu zen markagailuan, atsedenaldian emaitza 15-12 zen eta bigarren zatian lehenengo minutuetan berdindu zute partidua, 16na. Baina berdinketaren ondoren partidua aldatu zen eta talde ordiziarra agintzen hasi zen, segituan 23-17 jarri zen markagailuan eta bukaeran 33-24. Bi taldeek partidu polita jokatu zuten, mailako talde indartsuenak direla erakutsi zuten. Partidua oreka haundikoa izan zen, baina ordiziarren bankiloa partiduaren emaitzaren gakoa izan zen.


Ordizia Eskubaloia senior taldeak ezin zuen ezer egin Usurbilen, hasieratik usurbildar taldeak partiduaren agintea hartu zuen, bai jokoan bai markagailuan, lehengo zatia nahiko orekatua izan zen, atsedenaldiaan 3 goleko abaintaila zuten usurbildarrek. Bigarren zatia ildo beretik joan zen eta partiduaren bukaerako Usurbil taldeak alde egin zuen markagailuan, 26-17 izan zen azkeneko emaitza eta aldi berean partiduko alde nabarmena. Ordiziako jokalariek jarraitzen dute ikasteken eta senior mailara egokitzen, partidu honetan jokalari zaharrena 19 urte zituen. Denboraldi honetan bere joko maila indartzen eta gora doala narbarmentzen ari da eta partidua guztietan irabazteko borrokan dago taldea.


Kadete mailako taldeak ezin zuen garaipena lortu, 22-26 galdu zuen Euskalduna talde zarauztarraren aurka. Partiduaren gako urdinen lesioak izan zen, partidurako jokalari bat lesionatuta zegoen eta partiduan bi lesionatu ziren. Talde ordiziarra baldintzatuta zegoen, atsedenaldian 16-15 irabazten zihoan baina bukaeran 22-26 galdu zuen. Partidua bukarean atezain zarauztarra protagonista bihurtu zen, azkeneko 10 minutuetan tiro guztiak gelditu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario