2009-10-25

Rotula Studio OETek, senior mailakoa, berdin jarraitzen du eta Pasaitik garaipenarekin etorri da, 18-29 izan da lortutako emaitza. Bere aldetik, Ordizia Eskubaloia senior taldeak borrokatutako partidu baten ezin zuen Urola garaitu, eta 20-22 galdu zuen. Jubenil taldearen partidua atzeratu eginda, zeren eta Irungo Gazteak taldeak arazoak zituen Ordizia aldera etortzeko, bitartean Iruena OET kadete taldeak Zumaiatik garaipen bat ekarri zuen, 23-28 Pulpoaren aurka. Infantil mailan denetatik ikusi dugu. Neskek 33-11 irabazi dute, eta mutilek,bai txiki eta bai haundi, galdu zuten bere partiduak.



Espero genuen baino errezago izan zen Pasaiko partidua, Rotula Studiok errez menperatu zuen lehenengo zatian eta 8-14 izan zen markagailua atsedenaldian. Bigarren zatiaren hasieran errez joan zen markagailuan, 10 minutuetean 9-20, eta horreka erabaki zuen partidua. Gero erlajatu ziren eta bakoitza bere aldetik jotzeak pasaitarren hurbilketa ekarri zuen. Bukaeran dena konpondu zen eta garaipen argi bat lortu zuen, eta horrela sailkapenaren lehengo postua ere.



Ordizia Eskubaloia senior taldeak oso partidua orekatu baten ezin zuen lortu Urola menderatzea. Lehen zatiaren bukaeran Urolak 3 goleko abaintaila lortu zuen markagailuan eta talde ordiziarrak ezin zuen markagailuan berdinketa lortu. Jokalaria urdiñek jarritzen dute bere progresioan, jokoan batez ere, eta beti daude partiduaren borrokan, azkeneko momentu arte, bukaeran zumarratarren 20-22 irabazi zuten.



Espero genuena gertatu zen, Irurena OET ez zuen arazorik izan garaipena lortzeko. Zumaiara joan ziren eta Pulpoaren aurka 23-28 irabazi zuten, garaipen honek sailkapenaren erdialdean jartzen du talde ordiziarra. Nahiz eta oso talde berria izan, Ibai eta Iñigok zuzentzen duten taldea karakterra duela adierazten ari da eta bere mailan konsolidatzen ari da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario