2009-10-18

Ez zuen merezi galtzea senior taldeak Beasainen jokatutako partidua, BKLek 19-18 irabazi oso borrokatua izan zen partidua. Bestaldedetik kadete taldeak, partidu on batean, ezin zuen Usurbil menderatu eta 27-35 galdu zuen, borroka asko egin zuen eta usurbildarrek izerdia bota behar izan zuen irabazteko. Denboraldi honetako estrainaldi ona egindute talde infantilek, neska taldeak errez nagusitu zen Errenterian, Ereintzaren aurka, markagaialua (33-0) garbi markatzen bi taldeen arteko aldea. Mutilen infantil txikik galdu zuen Tolosan, 28-14, partidu ona jokatu zuten jokalari ordiziarrek, berriak dira baina garbi erakutsi zuten noraino hel daitezke horrela jolastu ez gero. Infanil haundi taldeak Arrsatearen bisita jaso zuen este partidu eroso baten irabazi zuten bere leiha, 24-7 izan zen bukaerako markagaialua.


BKL 19 – ORDIZIA E.T. 18


Heldu den igandean Ordizia Eskubaloia, senior taldea, Beasainera joan zen aurtengo bere lehenengo derbia jolastea, espero genuen baina borroka gehiago egon zen partiduan, baina talde urdiñak ez zuen lortu ezer positiborik. Oso partidu ona jokatu zuren ordiziarrek, batez ere defentsa lanean, beasaindarren erasoa zailtzea lortu zuten. Atsedenaldian 8-6 ikusten genuen markagaialuan BKLren alde, bigarren zatian hasita 11-6 zen, jokalari ordiziarrek ez zuten lasaitasuna galdu eta lanean jarraitu zuten, eta markagaialuari buelta ematea lortu zuten. Azken minutuetean berdintasun haundia ikusi genuen markagailuan. Momentu horietan, partidu bukaeran, epailea izan zen protagonista eta partidua nahastu zuen, beasaingo taldeak egoera horretaik probetsu atera zuen. Hala ere, talde urdiñako jokalari gazteei zoriondu egin behar zaie, beti partidua irabaztea joan ziren eta momentu guztietan irabazteko borrokan egon ziren.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten:Arratibel, Arregi (3), Markel, Inazio (1), Jon Ander (2), Goikoetxea (3), Lasa (1), Ibai (6), Joseba (2) eta Larrañaga


IRURENA OET 27 – USURBIL 35


Oso partidu ona jokatu zuen kadete taldeak Usurbilen aurka, nahiz eta 27-35 galdu. Iñigok eta Ibaiek entrenatzen dutenak maila honetako talde nagusietako baten bisita jasotzen zuten eta gainera entrenadoreek ezin zuten partiduan egon, Beasainen jolasten ari ziren momentu horietan. Nahiz eragozpen asko eduki talde urdiñak joku ona egin zuen eta atsedenaldian 13-13 ikusten genuen markagaialuan. Bigarren zatian minutu batzu despistatuta egon ziren eta nahiko izan ziren usurbildar taldeak abaintaila lortzeko eta talde urdiñari garaipena lortzeko aukerak guztiak ezabatzeko. Ordiziako jokalariak berriak direla nabaritzen da, baina pixkana pixkana bere jokua handitzen doa eta denboraldian zehar pentsatzen genuen baino garaipen gehiago lortuko dute.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Imanol (2), Jon, Korta (1), Karim (7), Aseginolaza, Joseba (4), Fajardo (1), Gaizka (8), Xabier (1) eta Mikel (3)


EREINTZA 0 - IRURENA OET 33


Oso estrainaldi handia egin zuen infantil mailako neskeen taldea, Errenterian jolastu zuten Ereintzaren aurka. Historia gutxiko partidua, hasieratik garbi ikusi zen ordiziarren nagusitana eta azkeneko markagailuak ondo erakusten du zer gertatu zen, 33-0 izan partiduaren bukaeran emaitza ordiziarren alde.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten:Eider, Alba (2), Veronica, Maria (5), Marina (19), Anne Garmendia, Amaia (1), Eli (4), Ana, Irati (2), Raquel, Rakel eta Olatz


IRURENA OET 24 – ARRASATE 7


Infantil handi taldeak Arrasate taldearen bisita jaso zuen, espero genuen baina erosoago izen partidua eta talde urdiñak oso moduz argiz erakutsi zuen bere nagusitasuna. Azkeneko emaitzak, 24-7, garbi erakusten du zer izan zen partidua.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Alexi, Aitor, Agirre, Beristain, Caramanzana, Casado, Beñat, Mikel, Ibon, Haritz, Unai, Sergio eta Jose


TOLOSA 28 - ORDIZIA ET 14


Infantil txiki taldeak maila honetan bere debuta egin zuen Tolosan, espero genuen zaila izango zela eta horrela izan zen. Ordiziako jokalarien progresioa ikustea zen garrantzitsuena eta garbi ikusi genuen bidea erreza ez da izan behar, baina talde honen portaera eta jokua ona izan zen eta horiekin etorriko dira garaipenak. Azkenekon emaitza 28-14 izan zen.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten:Adel (3), Ander (2), Julen (1), Sagardia, Caballero (1), Unai (4), Alvaro, Imanol (1) eta Eneko (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario