2009-10-11

Ordizia Eskubaloia talde guztiek irabazi dituzte asteburu honetako ber partiduak. Seniror mailako Rotula Studiok Leizaran gainditu zuen 26-39, igandean Andoainen jolastutako partiduan. Bere aldetik senior mailako Ordizia Eskubaloia 25-20 irabazi zuen bere partidua Legazpiko La Sallen aurka, larunbatean Majorin jolastutakoa denboraldi honetako estrainaldian. Jubenil taldeak 32-33 irabazi zuen Tolosan eta kadete taldeak, Majorin, 33-30 Leizaranen aurka.


LEIZARAN 26 - ROTULA STUDIO 39


Senior mailako Rotula Studio taldeak oso erraz, pentsatzen genuen baino errazago, irabazi zuen bere partidua Leizaranen aurka. Lehenengo zatian garbi ikusi genuen talde urdiñaren nagusitasuna, atsedenaldira 8-18. Bigarren zatian joko ildo berean jarraitu zuen eta azkeneko emaitzak, 26-39, dena esaten du. Partidu hau ikusita talde ordiziarrak sailkapeneko lehenengo plazetan egoteko bere kandidatura aurekezten duela ematen du.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Asier , Urkijo (2), Oroitz, Beñat (3), Esteban (5), Oscar (3), Alayn (9), Gallardo (6) y Gerardo (11)


ORDIZIA E.T. 25 – LA SALLE 20


Laraunbatean, arratsaldean, Ordizia Eskubaloiak, senior taldea, bere lehenengo partidua jolastu zuen, bere arerioa antzeko taldea da, bi taldeetan jokalari gehienak junior mailakoa dira. Partidu borrokatu espero genuen, hasieran horrela izan zen baina talde urdiñak partiduaren erritmoa markatzen hasi zen eta markagaialuan joan zen, atsedenaldian emaitza 13-8 zen. Bigarren zatian ordiziarren nagusitasuna oso nabaria izan zen, 10 goleko abantaila izan zuen, azkeneko minututan erlajatu ziren urdiñak eta azkeneko emaitza 25-20 izan zen.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten:Arratibel, Arregi (3), Markel, Inazio (2), Jon Ander (4), Goikoetxea (2), Lasa (2), Ibai (3), Joseba (9) y Larrañaga


TOLOSA 32 – ROTULA SUTDIO 33


Jubenil mailako Rotula Studio taldeak oso partidu jokatu zuen eta hala ere gol bategatik irabazi zuen bere partidua Tolosan, 32-33 izan zen bukaerako emaitza. Lehenengo partidua galtzeak eta hori konpontzenko antsietateak joku txarra eta presaka jolastea dakar, eta gainea defentsa lana ahaztuz. Partidu bukaerako jokua da gakoa egoera horretatik irtetzeko, atsedenaldian Tolosako taldeak 5 goleko abantaila zuen, baina biagrren zatian jokuan sartuta egon ziren eta buelta eman zioten maragailuari.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Galdeano, Teniente (), Mikel(1), Marquet (6), Arana, Eritz(1), Uranga (), Lander (9), Sánchez (2), Bricio (2), Cortes (4), Xabier (8) eta Arizmendi


IRURENA OET 33 – LEIZARAN 30


Garaipen bikaina kadete taldeak lortu zuena Leizaranen aurka, 33-30 izan zen azkeneko emaitza. Lehenengo zatia oso borrokatua izan zen eta ordiziarrak markagailuan aurreratu ziren, 3 goleko abaintaila lortuz, baina atsedenaldian 13-13 zen emaitza. Biagrren zatian hasieran andoindarrak nagusitu ziren eta partidu erabakita zegoela zirudien, baina 5 minutuko falta talde urdiñak erreakzionatu zuen eta berdinketa lortu zuen. Bukaeran egoera ondo kudeatu zuten ordiziarrek eta 3 golengatik lortu zuren bere lehenengo garaipena denboraldi honetan.


Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: IImanol (3), Jon (1), Korta, Karim (13), Aseginolaza (1), Joseba (3), Jon Imanol (1), Fajardo (4), Gaizka (6), Xabier (1) eta Josu

No hay comentarios:

Publicar un comentario