2009-10-04

Garaipen garrantzitsua Rotula Studio OET, senior mailakoa taldeak lortu duena, denboraldiko lehen partiduan. 43-34 irabazi zuen, Majorin, Zarauzko Amenabar taldea. Jubenil mailako taldeak, berriz, partidu txarra egin zuen eta 26-29 galdu zuen, Majorin, Leizaran taldearen aurka. Kadete taldeak pronostikoa bete zuen eta ezin zuren ezer egin Legazpin, 31-13 galdu zuen bere partidua.

ROTULA STUDIO 43 - AMENABAR 34

Senior taldeak partidu polita jokatu zuen eta aurtengo denboraldirako aldez aurretik ikusten ditugun aukerak baieztatu zituen. Lehenengo zatian aparteko jokoa egin gabe markagailuan agindu zuen, atsedenaldian 17-13 irabazten zuen talde urdiñak. Bigarren zatian etxeko taldearen jokoa hobetu egin zen eta nahiko errez joan zen, alde nabariak lortzen markagailuan (11-12 goleko abantailak lortu zituen), partiduaren bukaeran 9 goleko aldea lortuz, 43-34 izan zen azkeneko emaitza, aurtengo denboraldian etxeko taldearen aukerak baieztatzen.

Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Andoni, Asier (1), Urkijo (4), David (1), Beñat (2), Esteban (9), Oscar (4), Alayn (11), Legarra (1) eta Xabier (11)

ROTULA STUDIO 26 - LEIZARAN 29

Jubenil mailako taldeak partidu txarra jokatu zuen eta ezin zuen bere partidua irabazi. Partidu aurretik zuzendaritza teknikoak hartutako erabaki batek okertu zuen egoera, harmailetan gelditu ziren jokalariak aproposenak ziren partiduari buelta emateko. Iazko postutan nahi badute egon jokalari ordiziarrek ezin dute beste partidu bat galdu eta bere kalitatea kontutan hartuz bere eskuan dago hori lortzea, lehenengo fase honetan gelditzen diren partiduak irabazi behar dute. Bere balio agerian gera dadila espero dugu eta Leizaran taldearen aurka galtzea, 26-29, anekdota bat izan dadila.

Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Galdeano, Teniente (1), Mikel(5), Gartzia (3), Lizarbe, Marquet, Arana, Eritz(1), Uranga (1), Lander (10), Sánchez (2), Bricio (2), Arbiza (1) eta Arizmendi

KARIBE ZAHARRA 31 - IRURENA 13

Gauza gutxi egiteko aukera izan zuen gure kadete mailako talde berriak Legazpiko Karibe Zaharraren aurka, taldea hau egina dago eta aurten kadete mailako lehenengo taldeen artean egongo da. 31-13 emaitza handiegia eman dezake baina bi taldeen arteko aldea ondo adierazten du. Gure taldearen hasiera da eta garbi izan behar dugu bidea oso luzea da, jolasteko eta ikasteko asko dago eta bukaeran eguneroko lanaren emaitzak garbi ikusiko ditugu.

Ordiziarren aldetik honako hauek jokatu zuten: Imanol, Korta, Karim (3), Aseginolaza, Joseba (3), Jon Imanol, Mikel (2), Fajardo (3), Gaizka (2), Xabier y Josu

No hay comentarios:

Publicar un comentario