2007-03-18

JUBENIL MAILA: LA SALLE LEGAZPI 20 -- GOIERRI OET 32

Garaipen garrantzitsua jubenil mailako taldeak lortu duena. Ordiziako taldea Legazpira joan da jolastea, beti zaila izaten den Bikuña pistara. Alayn eta Marcosek zuzentzen dituzten jokakalariak partidu oso ona jokatu dute. Defentsan lan ikarragarria egin dute, 20 gol bakarrik jaso dute, eta erasoan denboraldi osoko partidu onena, 32 gol sartuz. Partidu honetan, azkenean, ordiziarren benetako joko maila ikusi dugu, orain arte entrenamendu saioetan ikusi duguna.

Kirol mailan lan ikarragarria egin dute, baina konzentrazio maila hobeagoa izan da. Oso giro beroa egon da, legazpiarrek partidua galduz gain golaverage galdu dute eta horrela ordizarren atzetik jarri dira sailkapenean.

Jokatu zirenak honako hauek izan dira: SALDIAS, ZABALA (12), RIVERA (7), GOIKOETXEA (5), ALVAREZ (3), MARTINEZ, GALLARDO (2), AGIRRE (1), MARTOS (1), MORENO (1), REY (1) eta OLANO

KADETE MAILA: URNIETAKO 13 -- GOIERRI OET 48

Urnietan jolastu den partidua tramite hutsa izan behar zela pentsatzen genuen eta horrela izan da, emaitzak oso garbi adierazten digu gertatu dena, ordiziako taldeak 35 goleko abantaila lortu dute. Azpimarratu egin behar da ordiziarrek bi baja izan dituztela partidu honetarako, ohizko bi jokalariak jubenil mailako taldearekin jokatu dute, bere ordez infantil mailako bi jokalariak hartu dute parte eta biak ia partidu osoa kantxan egon dira.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: ZABALEGI, ARRATIBEL, ARREGI, CORTES , MARKET, SANCHEZ, CASADO, ARANA eta ETXEBERRIA

INFANTIL MAILA: LEZO 16 -- ORDIZIA E.T. 21

Lezo taldearen aurka jolasteko infantil mailako taldea Pasaia joan da, talde urdinak 16-21 irabazi egin du. Markagailuan agintea Xabierrek zuzentzen duen taldeak izan du, 7 goleko errentak izan ditu, inoiz ez zuen galdu lasaitasuna eta azkenean oso errez bukatu zuen partidua. Emaitza honekin Ordizia E.T. infantil mailako taldeak bermatzen du bere laugarren postua sailkapenean.


Jokatu direnak honako hauek dira: GALDEANO, BRICIO, RODRIGUEZ, ASEGINOLAZA, URANGA, ARANA, FAJARDO,SANCHEZ, SAN MIGUEL, GARTZIA, ARBIZA eta LOBATO

No hay comentarios:

Publicar un comentario