2007-03-25

JUBENIL MAILA: EGIA 30 -- GOIERRI OET 26

Jubenil mailako taldea Donostian jolastu du bere partidua, Egiaren aurka, donostiako taldea sailkapenean laugarren postua dago, baina sorpresa emateko asmoarekin joan dira. Sorpresa ematea ez zuten lortu baina egiakoak partidu bukatu arte ez zeuden lasai, partidu bukaeran ordiziako taldeari zoriona eman diote eta garbi esan diote bere progresioa oso nabarmena izan dela, eta beste talde bat dela ematen zuen. Partidu ikusgarria ordiziarrek jolastu dutena, bere progresioa bai defentsan bai erasoan nabarmen gelditu zen.

Jokatu zirenak honako hauek izan dira: SALDIAS, ZABALA (11), RIVERA (1), GOIKOETXEA (8), ALVAREZ, MARTINEZ (1), GALLARDO (3), AGIRRE, MARTOS, MORENO (1), REY eta OLANO (1)

KADETE MAILA: LEIZARAN 30 -- GOIERRI OET 37

Kadete mailako taldea faborito gisa joan da Andoainera, baina partidu erreza ez zela pentsatuz eta horrela izan da. Lehenengo zatia oso arraroa izan da, ordiziarrak lotan zeudela ematen zuen eta andoaingo taldeak markagailuan berdintasuna mantentzea lortu zuen, atsedenaldia 15-15 agertzen zen markagailuan. Bigarren zatian Ordizia E.T. jokalariak bere joko eta abiadura berreskuratu zuten eta horrela Leizaran taldea bere menpean jarri zuten, bigarren zatiko 10. minutuan 4 goleko abantaila zuten, partidu bukaeran 7 golekoa izan zen. Garaipen honek bermatzen du sailkapeneko laugarren postua, arerioen emaitzen zain hirugarren plaza eskuratzeko.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: ZABALEGI, ARRATIBEL, ARREGI , CORTES, REY, MARKET, MARTOS, BRICIO, CASADO, URANGA eta ETXEBERRIA

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 27 -- ALOÑA MENDI 16

Partidu oso erosoa infantil mailako taldea jolastu duena, lehenengo momentutik aurreratu da markagailuan, lau goleko abantaila hartuz, abantaila hau mantendu da lehenengo 30 minututan, azkeneko txanpan ordiziarrek indartsuago ibili dira eta 11 goleko aldearekin bukatu da partidua. Markagailua horrela joan da: 15. minutuan 9-5, 30. minutuan 19-15 eta bukaeran 27-16.

Jokatu direnak honako hauek dira GALDEANO, BRICIO (6), RODRIGUEZ (1), AEGINOLAZA, URANGA(5), ARANA (1), FAJARDO (2), SANCHEZ(3), SAN MIGUEL (3), GARTZIA, ARBIZA eta LOBATO (3)

No hay comentarios:

Publicar un comentario