2007-03-11

KADETE MAILA: GOIERRI OET 44 -- ZARAUTZ KE 42

Partidu ikuskarria Majoriko pistan ikusi duguna, eraso lana izan da importanteena, defentsa lana aparte utziz, markagailuak garbi uzten du zer gertatu den, 44-42 ordiziarren alde. Ordiziarrren eta zarauztarren arteko partiduan oso orekatua izan da.

Lehenengo zatian, eta partidua zehar, iniziatiba ordiziarren aldean egon da, baina atsedenaldira 19na iritsi gara. Bigarren zatian ildo beretik joan da, etxeko taldeak abantaila txikiak lortuz eta azkeneko txanpan erritmoa eta lasaitasuna galdu gabe partidua irabztea lortu du.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (2), SANCHEZ, BRICIO (1), CORTES (4), CASADO (8), REY (9), MARKET (2), ETXEBERRIA (15) eta MARTOS (3)


INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 30 -- ORERETA 13


Garaipen erreza infantil mailako taldeak lortu duena, partidu ikusgarri baten Orereta taldea lasaitasunez gainditu du. Markagailuaren martxa oso garbi adierazten digu zer gertatu den partiduaren zehar: 9-2 (15. minutuan), 18-7 (30. minutua) eta 30-13 bukaeran.

Partidu ikusgarria talde osoak egin duena, hasieratik partidua irabaztera atera dira, erritmo handi bat jarri dute eta errenteriarrek ez dute aguantatu. Azpimarratzekoa da zer abiadurarekin egin dute ordiziarrek trantsizioak, gol pila bat lortu dute arerioaren defentsa kokatu gabe zegoenean.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: GALDEANO; BRICIO (5), RODRIGUEZ (1), ASEGINOLAZA(1), URANGA (4), ARANA (4), FAJARDO(1), SANCHEZ (3), SAN MIGUEL (3), GARTZIA (1), ARBIZA (2) eta LOBATO (5)


No hay comentarios:

Publicar un comentario