2007-03-04

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 28 -- ALOÑA MENDI 33

Goierri OET taldeak partidu polita jokatu du baina ezin du garaipena lortu. Ordiziarrek, ematen du, kategoria honetan egokitu direla eta bere maila egun batetik bestera igotzen ari da. Eta oso adierazgarri izan da lehenengo zatiaren emaitza 18-17, ordiziarren alde, eta hau dena kontutan hartzen baldin dugu Oñatin 30 goleengatik galdu genuela.

Bigarren zatiaren hasieran egon da gakoa partidua galtzeko, oñatiarrek 2-10 partziala lortu dute eta ordiziarrentzako ezinezkoa izan da. Partiduan sartuta jarraitu dute eta 9-5eko partziala lortuz 28-33 galdu dute bukaeran.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: SALDIAS; ZABALA (9), RIBERA (3), GOIKOETXEA (8), ALVAREZ, MARTINEZ (1), GALLARDO (5), AGIRRE, MORENO (2) eta OLANO

KADETE MAILA: BIDASOA 31 -- GOIERRI OET 28

Ez dugu partidu polita ikusi Irungo Artalekun, eta gainera Ordiziako kadete mailako taldea 31-28 galdu du. Ia partidu osoan agintea ordiziarren eskuetan egonda, atsedenaldian 14-11 irabazten zegoen markagailua.

Azkeneko 10 minututan irundarrak buelta eman diote partiduari, arbitroaren laguntza eta ordiziarren nekearen esker. Ordiziarren kasuan nabaritzen hasi da jokalari kopuru izatea eta denboraldia luzea izatea, ia partidu guztietan ordezko bakarra egon da. Baina asten honetan entrenamendu falta nabaritu da ere, jokalariek azterketen garaian daude eta nabaritu da.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI, ARANA, URANGA , CORTES (3), CASADO (3), REY (5), MARKET (1), ETXEBERRIA (10) eta MARTOS (6)

INFANTIL MAILA: TOLOSA 25 -- ORDIZIA E.T. 19

Partidua oso orekatua izan da eta markagailuan alternatiba asko egon dira, azkeneko herenean ordiziko jokalariak burua makurtu dute eta tolosarrak irabazi dute partidua, azkeneko emaitza 25-19 izan da.

Egoera honen esplikazioa erreza da, jokalariak ikasketagatik ez dute entrenatu astean zehar eta hori nabermendu da partiduan, baina adin honetan garbi eduki behar dugu garrantzitsuena eskolan dago, ikasketak direla importanteenak.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: GALDEANO; BRICIO (3), RODRIGUEZ (1), ASEGINOLAZA, URANGA (8), ARANA (3), FAJARDO, SANCHEZ (2), SAN MIGUEL (1) eta LOBATO (1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario