2007-02-25

JUBENIL MAILA: USURBIL KE 34 -- ORDIZIA ET 21

Nahiz eta markagailua ikusita beste gauza bat pentsatu ordiziarrek partidu txukuna jokatu dute, baina bueltatu da "15 minutuko despistea". Partidu hasiera nahiko orekatua joan da, 6-8 galtzen, baina despistea etorri eta 10-2 partziala jaso eta partidua galduta. Atsedenaldian 18-8 galtzen bukatu da.

Bigarren zatian lasaiago jokatu dute Goierri OET taldekoak eta nabarmendu da, 16-13 galdu dute zati honetan, beste itxura bat emanez. Azkeneko emaitza, halaere, oso nabarmena izan da, 34-21 usurbildarren alde.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: SALDIAS; ZABALA (6), RIBERA (7), GOIKOETXEA (1), ALVAREZ (1), MARTINEZ (1), GALLARDO (5), AGIRRE, MORENO eta OLANO

KADETE MAILA: GOIERRI OET 25 -- DONIBANE 20

Partidua oso parekatua eta gogorra ordiziarrek eta pasaitarrak jokatu dutena. Defentsako lana oso ona izan da bi taldeetan eta hori nabarmendu da markagailuan, 25-20, oso eskasa kategoria honetarako.

Lehenengo zatia oso orekatua izan da, bukaeran 8-9 pasaitarren alde. Bigarrenean ordiziarrek hobetu dute bere jokua eta emaitzari buelta eman diote. Pasaitarrek 4 goleko abantaila izan dute baina hemendik aurrera ordiziarrek pixkanaka pixkanaka hurbildu eta bi goleko abantaila lortu dute. Momentu honetan pasaitarren nerbioak agertu dira eta partidutik joan dira, arbitroarekin hikamikan aritzen, ordiziarrek egoera aprobetxatu dute eta azkenean 5 goleko abantaila lortu dute.

Jokatu direnak honako hauek izan dira: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (2), SANCHEZ, BRICIO (1), CORTES (2), CASADO (7), REY (1), MARKET, ETXEBERRIA (8) eta MARTOS (4)

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 24 -- ARRATE 16

Infantil mailako taldeak Arrate aurka jokatu du atzeratutako partidua. Partiduaren lehenengo fasean ordiziarrek oso gaizki jokatu dute eta talde eibartarra aurreratu da markagailuan, 15. minutuan 4-6 galtzen. Hortik aurrera Ordizia E.T.ko jokalariek bere jokoa egin dute eta argi eta garbi menperatu dute partidua. 30. minutuan 15-11 irabazten zuten, eta partidu bukaeran emaitza oso garbia izan da, 24-16 ordiziarren alde.

Jokatu direnak honako hauek dira: GALDEANO, BRICIO (6), RODRIGUEZ (1), AEGINOLAZA (2), URANGA (4), ARANA (1), FAJARDO (2), SANCHEZ (2), SAN MIGUEL (2), GATZIA, ARBIZA (2) eta LOBATO (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario