2007-02-18

KADETE MAILA: USURBIL KE 32 -- GOIERRI OET

Partidua zaila zen eta horrela suertatu da. Ordiziako jokalariek oso ondo jokatu dute eta beti egon dira partidu barruan, baino arbitroaren lana kontutan hartu behar dugu eta kasu honetan, inongo beldurrik gabe, etxerako egin du beti. Usurbildarren oso defentsa gogorra eta araudiaren mugan egin dute eta 3 kanporaketa izan dituzte, berriz Ordiziako taldeak 6.

Hala ere ordiziarrek jokatzen egon dira eta arbitroaren lana kasu egin gabe oso partidu ona egin dute, atsedenaldian 13-9 galtzen bukatu dira. Bigarren zatian 24na egotea lortu dute baina azkenean 32-28 galdu dute. Albiste onena izan da gol-average gure alde gelditu dela.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (3), CORTES (3), CASADO (5), REY (3), URANGA (2), ARANA, MARQUET (2), ETXEBERRIA (6) eta MARTOS (4)

No hay comentarios:

Publicar un comentario