2007-02-11

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 23 -- BERGARA 34

Hasieratik partidua zaila izango zela pentsatzen genuen, arerioaren mailagatik eta ordiziarren lesio plagagatik, ordezko jokalari bakarra zegoen. Gure jokalarien progresioa nabarmen gelditu da partiduaren zehar, partidu barruan egon dira momentu guztietan eta sorpresa emateko moduan, atsedenaldian 3 goleko abantaila, bakarrik, izan du Bergara taldeak.

Bigarren zatian Ordiziako jokalari baten lesioa eta beste baten kanporaketa, 3 kanporaketagatik, jarri dute oso gaizki partidua ordiziarrentzako, hau dena nabari da eta bergararrek joan dira markagailuan, bukaeran 24-33 irabaziz.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (8), RIBERA (6), GOIKOETXEA (3), ALVAREZ (1), MARTINEZ, GALLARDO (2), MORENO (2) eta OLANO (1).

KADETE MAILA: GOIERRI OET 43 -- KATILLU 37

Partidu ikusgarri batean kadete mailako taldeak legazpiko Katillu taldea gainditu du, azkeneko emaitza 43-37 izan da. Maila handiko partidua ikusi dugu Majoriko pistan. Partidua Mikel Mugerza ren lesioak baldintzatu du, Mikel euskal jokalari onenen artean dago. Lesio momentuan 19na zihoan partidua.

Bigarren zatia oso orekatua izan da, baina azken minututan ordiziarrek aurreratu dira eta legazpiarren urduritasuna erreztu du bidea. Azkeneko abantaila handiagoa izan da partidua nola joan den ikusita.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (5), CORTES (9), CASADO (8), REY (3), MARKET (2), ETXEBERRIA (4) , URANGA (1), BRICIO (2) eta MARTOS (9)

INFANTIL MAILA: EGIA PEÑAFLORIDA 19 -- ORDIZIA E.T. 14

Partidu hau hasieratik arraroa izan da, partiduaren ordua goizeko 10:00tan jarrita zegoen baina Donostiara iritsi eta 12:00tan dela adierazi digute. Partidua 10:30tan hasi da baina jokalariak, bi taldekoak, 15 minutu izan dituzte arropa aldatzeko eta berotzeko, ordu bat eta 30 minutu egon dira ea partidua jokatzen zen.

Egoera honek markatu du partidua, bai bi taldeen jokoan bai epailearen lanean. Partidua oso orekatua joan da, baina bukaeran donostiarrek hobeto moldatu dira eta 19-14 irabazi dute. Markagailuaren martxa honako hau izan da: 1. zatian 4-3, 2. zatian 6-7 eta 3. zatian 9-4

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (3), ASEGINOLAZA (), URANGA (4), ARANA(3), FAJARDO () , SAN MIGUEL (2), SANCHEZ (1) , GARTZIA () , ARBIZA (), LOBATO () eta RODRIGUEZ(1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario