2007-01-21

JUBENIL MAILA: ZARAUTZ 36 -- GOIERRI OET 20

Goierri OET jubenil mailako taldea lehenengo zatian oso joko polita egin zuen, taldea beti partiduan sartuta egon da eta markagailuan abantaila txikiak zarauztarren alde. Bigarren zatian kostaldeko taldean oso nabarmena izan da euskal ligako jokalariak kantxan egotea, jokalari hauen maila nabaria izan da eta Zarauzko taldeak emaitza oso nabarmena lortu du. Azkeneko emaitza 36-20 izan da.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (6), RIBERA, GOIKOETXEA (4), ALVAREZ (3), MARTINEZ (2), GALLARDO (3), AGIRRE, MORENO (2) eta OLANO.

KADETE MAILA: GOIERRI OET 30 -- EREINTZA 39

Goierri OET kadete mailako taldea liderraren aurka galdu du Majoriko pistan, oso partidu polita ikusteko aukera izan dugu. Lehenengo zatian ordiziarrak aurreratu dira markagailuan, hiru goleko abaintaila izan dute, baina zati honen bukaeran Ereintzakoek markagailuari buelta eman diote.

Bigarren zatian logika imposatu da eta liderrak, 14 jokalariko taldea da (denak maila oneko jokalariak non aldaketak ez dira nabarmentzen), haunditu zuen abantaila eta azkenean 30-39 irabazi zuten errrenteriarrek.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (2), , CORTES (3), CASADO (5), REY (5), MARKET (1), ETXEBERRIA (7) , URANGA (1), BRICIO (2) eta MARTOS (4)

No hay comentarios:

Publicar un comentario