2007-01-28

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 19 -- DONIBANE 17

Partidu polita jubenil mailako taldeak jokatu duena Donibane Eskubaloia taldearen aurka, Lazkaon jokatutako partiduan. Aldez aurretik partidu gogorra eta lehiatuta izando dela pentsatzen genuen, eta halaxe suertatu da. Hasiera ona izan du talde ordiziarrak, 4 goleko abantaila lortuz, baina atsedenaldian 9na markagailuan.

Bigarren zatia ildo beretik joan da, inork ez zuen hartzen abantaila markagailuan, azkeneko minututan Ordiziakoek bi goleko abantaila lortu dute eta erabakigarria izan da. Azkenenko emaitza 19-17 talde ordiziarren alde. Saldiasen lana goraipatu behar dugu, 6 penati gelditu ditu eta erabakigarria izan da bere lana Goierri OET taldearen garaipenean.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (4), RIBERA (1), GOIKOETXEA (6), ALVAREZ (1), MARTINEZ (1), GALLARDO (2), AGIRRE, REY (1), MORENO (2), MARTOS (1) eta OLANO.

KADETE MAILA: GOIERRI OET 28 -- GATZ MUSEOA JAKION 28

Majorin lortutako berdinketa, Arrasatearen aurka, sorpresatzat har dezakegu. Ordiziako jokalariak ez dira egon inoiz partiduan sartuta eta markagailuan beti atzetik ibili dira, baina azkeneko bi minututan arrasatearren bi goleko abantaila neutralizatu egin dute. Azkenena 28na bukatu da partidua

Denboraldiko partidu tontoa izan dela ematen du, eta espero dugu gehiago ez egotea, gutxienez puntu bat lortu dugu. Puntu honi esker hirugarren postuan mantentzen dira ordiziarrek.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (1), , CORTES (2), CASADO (3), REY (5), MARKET (1), ETXEBERRIA (11) eta MARTOS (5)

INFANTIL MAILA: BERGARA 15 -- ORDIZIA E.T. 17

Partidu honekin bigarren faseari eman dio hasiera infantil mailako taldeak. Aldez aurretik partidu zaila izango zela pentsatzen genduen, ez genekien ezer Bergarako taldeari buruz, baina ordiziarrek bere jokatu inposatu dute partiduaren hasiera hasieratik.

30. minutuan markagailuan 4-12, ordiziarren alde, ikusten zen, baina azkeneko emaitza 15-17 izan da, bergararrek erreakzio ikaragarria izan dute, baina Ordizia ETko jokalariek lasaitasuna mantendu dute eta abantaila mantendu.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (4), ASEGINOLAZA (), URANGA (2), ARANA(3), FAJARDO () , SAN MIGUEL (), SANCHEZ (3) , GARTZIA , ARBIZA (), LOBATO (2) eta RODRIGUEZ(1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario