2007-01-14

JUBENIL MAILA: EREINTZA 34 -- GOIERRI OET 11

Historia gutxiko partidu izan zen, markagailua garbi adierazten digu zer gertatu zen. Ereintza taldea faborito nagusia da liga irabazteko eta garbi utzi zuen, azkeneko emaitza 34-11 izan zen.

Lehenengo zatian ordiziko taldeak oso gaizki jokatu zuen. Berriz, bigarrenean, bere irudia hobetu zuen, eta eman zuen errendimendua entrenamenduan ikusten dena gogoratu zigun.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (4), RIBERA, GOIKOETXEA (1), ALVAREZ (1), MARTINEZ (3), GALLARDO, AGIRRE, MORENO (2) eta OLANO.

KADETE MAILA: UROLA 13 -- GOIERRI OET 42

Oso partidu erreza kadete mailako taldea izan duena, eta azken emaitza garbi uzten du zer gertatu zen partiduan zehar. Goierri OETko mutilek 42-13 irabazi zuten Urola taldea.

Emaitza honekin ordiziarrak bere hirugarren postua mantentzen dute, lehenengo buelta horrela bukatuko dute eta espero dugu denboraldiaren bukaeran postu horretan egotea.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI; ARREGI (6), ARRATIBEL (3), CORTES (7), CASADO (10), REY (6), ETXEBERRIA (8) eta MARTOS (2)

INFANTIL MAILA: TOLOSA 19 -- ORDIZIA E.T. 17

Partidu honekin bukatu da lehenengo fasea, pena bat izan da baina bostgarren posizioa ez mantentzea, baina bigarren fasera begira gauzak ez dira aldatu. Azkeneko emaitza 19-17 izan da, Tolosa CF alde.

Partidua oso borrokatua izan da eta alternatiba asko egon dira markagailuan. Partiduan zehar oso garrantzitsua izan epaile irizpidea, tolosarren defentsa oso gogorra izan da eta arauen mugan egon da, eta partiduaren bukaeran hankasartze galantak egin ditu.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (7), ASEGINOLAZA , URANGA (2), ARANA, FAJARDO , SAN MIGUEL (1), SANCHEZ (4) , GARTZIA (1), ARBIZA, LOBATO (2) eta RODRIGUEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario