2007-02-04

JUBENIL MAILA: UROLA 30 -- GOIERRI OET 20

Oso partidu ona jubenil mailako taldeak jokatu duena Zumarragan. Entrenamenduetan ikusten dena konfirmatu dute, batez ere lehenengo zatian, momentu hauetan markagailuaren agintea ordiziarren eskuan egon da, azkeneko minututan Urolakoek agintea hartu dute eta atsedenaldian 13-12 irabazten iritsi dira.

Bigarren zatian nabarmena izan da ordiziko jokalari gutxi joan direla, 8 bakarrik, lesioak eta gaixotasunak eragin handia izan dute. Hau dena nabaritu da eta azkenean Urola taldearentzako izan garaipena, 30-20 izan da bukaerako emaitza.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (11), RIBERA (4), GOIKOETXEA (3), ALVAREZ, MARTINEZ, GALLARDO (2), AGIRRE, MORENO eta OLANO.

KADETE MAILA: ALOÑA MENDI 38 -- GOIERRI OET 31

Partidu txarra jokatu du kadete mailako taldeak Oñatin, gure jokalariak beti partidutik kanpo egon dira. Momentu batzutan ondo jokatu dute eta horrela markagailuan oreka egon da lehenengo zatian, atsedenaldian 15-15 izan da emaitza.

Bigarren zatia ildo beretik joan da, baina momentu onak ez dira agertu eta hori sailkapeneko 4. taldearen aurka ordaintzen da, azkeneko emaitza, 38-31, pistan gertatu dena isladatzen du. Emaitza honek Ordiziako taldea sailkapeneko 4. postuan uzten du, gauza postibo bakarra gol-average gure alde mantentzea lortudela izan da.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI (1), , CORTES (3), CASADO (5), REY (2), MARKET (1), ETXEBERRIA (10) , ARANA (), BRICIO (4) eta MARTOS (5)

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 28 -- ELGOIBAR 12

Oso errez irabazi du bere partidua infantil mailako taldeak, Elgoibarren aurka jokatu duena. Markagailuaren martxa oso ondo adierazten digu gertatu dena, 15. minutuan 8-2, 30. minutuan 18-7 eta 28-12 bukatzeko.

Ordiziarrek oso ondo jokatu dute, ziruaski, denboraldiko partidu onena eta garbi utzi dute fase honetan goiko postutan ibiltzeko aukera izango dutela. Gauza bat azpimarratu behar dugu, jokalari guztiak gola sartu dute, hau horrela jarrai dezala espero dugu eta hau albistea ez izatea.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (6), ASEGINOLAZA (1), URANGA (5), ARANA(2), FAJARDO (1) , SAN MIGUEL (1), SANCHEZ (1) , GARTZIA (2) , ARBIZA (3), LOBATO (4) eta RODRIGUEZ(2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario