2006-12-17

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 13 -- EGIA 22

Hobekuntza nabaria jubenil mailako taldean, bai jokoan bai errendimenduan eta, talde on baten aurka defentsa lana ikaragarria izan zen, eta 22 gol bakarrik jaso zuen. Erasoan dago talde honen hutsunea, 13 gol bakarrik lortuz, eraso lana hobeagoa izan zen, baina bukaeran dago koska, batez ere penaltiak botatzeko garaian, 6n kale egin zuten. Hauek sartu ez gero emaitza estuagoa lortuko genuen.

Markagailuaren martxa oso ondo adierazten digu bigarren zatian egindako lan ona, talde ordiziarra 8-7 irabazi zuen. Azkeneko emaitza 13-22 Egiaren alde izan zen.


Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (3), RIBERA, GOIKOETXEA (3), ALVAREZ (2), MARTINEZ, GALLARDO (4), AGIRRE (1), MORENO eta OLANO.

KADETE MAILA: GOIERRI OET 33 -- LEIZARAN 19

Garaipen erraza kadete mailako taldeak lortu zuena Leizaranen aurka, garaipen honek baieztatzen du Ordizia ETren kadeteak egiten ari diren denboraldia, Gipuzkoako ligan hirugarren postuan daude sailkatuta.

Markagailua oso garbia da, atsedenaldian ordiziarrek 15-6 irabazten zuten eta partiduaren bukaeran 33-19, nahiz eta bigarren zatian ordiziarren lasaitasuna aprobetxatuz andoaindarrak 4 goletara jarri ziren.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ARRATIBEL; ZABALEGI (1), CORTES (4), CASADO (9), REY (5), MARKET (2), ETXEBERIA (7) eta MARTOS (5)

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 20 -- LEIZARAN 20

Partida ona, agian aurtengo onena, infantil mailako taldeak jolastu zuena, nahiz eta bukaeran berdinketa lortu. Leizaran taldearen erreferentziak oso onak ziren eta ez genuen pentsatzen zerbait positiboa aterako genuenik, eta jokalariak ikusita gutxiago. Baina partidak jokatu behar dira eta Xabierren mutilek hori garbi erakutsi ziguten eta gutxiagatik ez zuten garaipena lortu, ezusteko handia emanez.

Markagailuaren martxa honako hau izan zen: 10-8 15. Minutuan, 19-12 30.nean eta 20-20 bukaera. Emaitza honen gakoa andoaindarrek, azkeneko minututan, planteatu zuten defentsa banakoa eremu osoan izan zen, gure mutilen nerbioak eta andoaindarren indar fisikoa erabakigarriak izan ziren

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (7), ASEGINOLAZA, URANGA (5), ARANA (1), FAJARDO, SAN MIGUEL, GARTZIA, ARBIZA (2), LOBATO (3) eta RODRIGUEZ (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario