2006-11-26

JUBENIL MAILA: ALOÑA MENDI 47 - GOIERRI OET 17

Markagailuak, 47-17 garbi erakusten digu zer gertatu zen partiduan, ordiziarrek gauza gutxi egiteko aukera eduki zituzten. Oñati taldeak askoz hobegoa izan zen partiduaren zehar. Markagailuaren aldea argitzeko esan behar dugu jokalari baten lesioa zeresan handia izan zuen, beste bideak bilatzeko aukera murriztu egin zuen, eta, era berean, egin nahi duzuna ez egiteak (edo egitea ez lortzea) buruan asko nabarmentzen da eta jokalarien desmoralizazioa handitzen doa.

Partidu honetan gertatu zena istripu bat bakarrik izan dadila espero dugu eta gure jokalariek bere joko maila berreskuratu dezatela, eta horrekin batera garaipenak etorriko dira.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (3), RIBERA (3), GOIKOETXEA (3), ALVAREZ (3), MARTINEZ, GALLARDO (1), AGIRRE (2), MORENO eta OLANO (2).

KADETE MAILA: AMENABAR 29 -- GOIERRI OET 33


Zarauzko udal kiroldegian ikusi geunden partidua oso lehiatua izan zen. Oso hasiera kaskarra izan zuen talde ordiziarrak, 5-1 galtzen hasi baitzuen, baina partiduaren erritmoa hartu ondoren aurreratu ziren markagailuan, 7-11. Momentu honetan zarauztarrek partidutik kanpo zirela zirudien, baina gure jokalarien prezipitazioak zarauztarrek partiduan sartzea lortu zuen. Atsedenaldian 15-14 irabazten zuten kostaldekoek.

Bigarren zatiaren hasiera oso lehiatua izan zen, baina marKAgailuan 20-20 jarri ondoren urdiñek partiduaren agintea hartu zuten eta 23-28 jarri ziren, partidua bukatzeko 10 minutu falta zirenean. Momentu honetan partidua erritmoa gelditu eta arerio akatsak aprobetzatzea egin ordez korrikan eta abiadura handiz jarraitzen dugu jolasten arerioari aukerak ematen dizkiogu, horrela markagailuak 29-30 adierazi zigun, bukaeran gauzak lasaitu egin ziren eta 29-33 irabazi zuen talde ordiziarrek.

Jokatu zirenak honako hauek izan zire: ZABALEGI, ARRATIBEL; ARREGI, CORTES (4), CASADO (6), REY (5), MARKET (1), ETXEBERRIA (11) eta MARTOS (6)

INFANTIL MAILA: ORIO 20 -- ORDIZIA ET 14

Emaitza logikotzat eman daiteke, pistan agertu ziren bi taldeen arteko aldea hori izan liteke, ordiziarrek asko nabaritu ziren falta ziren jokalariak. Partidu luzeak dira eta 3 jokalari faltan edukitzea asko da, eta gero, pistan, nabaritzen da.

Hirugarren zatian puskatu zen partidua, lehenengo bi zatitan aukerak izan zituen talde ordiziarra partiduaren agintea lortzeko, baina hirugarren zatian Oriotarrek nagusitu ziren. Azkenenko emaitza 20-14 izan zen

okatu zutenak honako hauek dira: GALDEANO; BRIZIO, RODRIGUEZ (1), ASEGINOLAZA, URANGA, ARANA, FAJARDO, SANCHEZ eta SAN MIGUEL

No hay comentarios:

Publicar un comentario