2006-12-03

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 24 -- LA SALLE ELGAZPI 29

Jubenil mailako taldea ezin goierritarren arteko partidua irabazi, La Salle legazpiar taldea izan zen garaile. Ordiziarrek beti atzetik joan ziren markagailuan eta jokalari urdinek ezin zuten ezer positibo atera, momentu batzuetan itxaropena pizten zen baina bukaeran legazpikoek irabazi zuten, azkeneko emaitza honako hau izan zen: 24-29.

Konzentrazio mantendu behar dugu partidu osoan, horrela aterako ditugu partiduak aurrera.4 gol jasotzen ditugulako ez dugu buru jetsi behar, borrokan jarraitu behar dugu eta horrela, pixkanaka pixkana, zerbait positiboa lortuko dugu. Gauzak ez dira berehala konpontzen, markagailuko aldeak murrizteko denbora behar da eta pazientziarekin jokatu behar dugu.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (3), RIBERA (3), GOIKOETXEA (5), ALVAREZ (2), MARTINEZ (1), GALLARDO (7), AGIRRE (1), MORENO (2) eta OLANO.

KADETE MAILA: GOIERRI OET 46 -- URNIETAKO 12

Historia gabeko partidu kadete mailako jokatu duena Urnieta K.E. taldearen aurka, azkeneko emaitzak, 46-12 , garbi erakusten digu zer gertatu zen kantxan. Talde urnietarra ez zen inoiz aurkaria, talde urdiñan ez ohiko jokalariak izan ziren protagonista eta infantil mailako jokalari bat, Unai Arana, kadete mailan bere lehenengo partida jokatu zuen. Atsedenaldian zegoen emaitza, 25-3, garbi erakusten du partidua nondik nora zihoan.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ARRATIBEL; ARANA (4), CORTES (8), CASADO (10), REY (7), MARKET (5), ETXEBERIA (6) eta MARTOS (6)

INFANTIL MAILA: ZARAUTZ 24 -- ORDIZIA ET 17

Ordiziarren hasiera kaxkarra baldintzatu zuen partidu osoa, zarauztarrak behereala 7-1 aurreratu ziren markagailuan. Momentu ezberdinetan Ordizia Eskubaloia Taldeko jokalariak hurbildu ziren markagailuan, 3 goletara jarri ziren, baina zarauztarren bere indarrak ondo kudeatu zuten eta partiduaren erritmoa ere, eta azkenean partidua irabazi zuten.

Markagailuaren martxa honako hau izan ze, 15. Minutuan 9-4 etxekoentzako. 30. Minutuan 14-10 eta partiduaren bukaeran 24-27.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO, BRICIO (5), RODRIGUEZ, ASEGINOLAZA, URANGA (4), ARANA (3), FAJARDO, SANCHEZ (2), SAN MIGUEL, GARTZIA (1) eta ARBIZA (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario