2006-11-19

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 13 -- USURBIL KE 30

Usurbil K.E.ren aurkako partidua etzeratu egin zen eta abenduko 6an jokatu zen, azkeneko emaitza oso garbi uzten digu nork izan zuen agintea partiduaren zehar, usurbildarrek 30-13 irabazi zuten. Partidu honetan jubenil mailan Oroitz Rey eta Unai Arratibelek jokatu zuten bere lehenengo partidua, egun honetan kadete mailako taldea ez zuen jolasten.

Partiduan gertatuari buruz gauza gutxi esan dezakegu, zerbait azpimarratzekotan defentsa lana izan gauza interesgarriena, hobetu zen eta kontutan hartu behar dugu Usurbildarrek sailkapenean bigarren postuan daude. Gol asko kontraerasotan hartzen ditugu eta komenigarria izango da eraso luzeak egitea eta jaurtiketa aseguratzea, askotan hobe da "pasibo" bat egitea eta horrela kontraeraso ekidin eta defentsa lana denak batera egin.

Jokatu zirenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA, RIBERA (2), GOIKOETXEA (2), ALVAREZ (1), MARTINEZ , GALLARDO (2), AGIRRE (1), MORENO (4) eta OLANO (1).

KADETE MAILA: GOIERRI OET 42 -- BIDASOA 29


Partidu ikusgarria eta garaipen garrantzitsua kadete taldeak lortu duena Bidasoaren aurka, horren ondorioz hirugarren postua mantentzen da Ordiziako taldea.

Lehengo zatia oso borrokatua izan zen, hasieran irundarrak aurreratu ziren markagailuan, atsedenaldiarako ordiziarrek hartu zuten partiduaren agintea eta markagailuak 16-14, ordiziarren alde, markatzen zuen lehenengo zatian bukaeran.

Bigarren zatian hasieran Bidasoak berdinketa lortu zuen, baina momentu horretatik aurrera ordiziarrak hasi ziren agintzen, 10. minutuan Ordiziako taldeak 6 goleko abantaila zuen. Aste honetan urdinek partiduaren erritmo jetsi zuten eta irundarren akatsak aprobetxatuz joan ziren markagailuan eta emaitza oso garbia lortu.

Jokatu zutrenak honako hauek izan ziren: ARRATIBEL, ZABALEGI; MARKET (2), ARREGI (3), MARTOS (3), REY (6), CORTES (6), ETXEBERRIA (12) eta CASADO (10)

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 17 -- UDARREGI 27

Aldez aurretik partidu zaila zela pentsatzen genuen eta horrela suertatu da. Gure infantilek gauza gutxi lortu zuten Udarregi taldearen aurka, saiatu saiatu ziren baina ez zen erreza. Usurbilgo taldean jokalariak bigarren urteko infantilak zire, fisikoki oso nabarmena zen eta, gainera, taldea oso landua zegoen.

Lehenengo zaitan errez joan ziren markagailuan usurbildarrak, bukaerako 5-10. Bigarrenean gure mutilak hobeto ibili ziren eta 8-7 partziala lortu zuten. Baina hirugarrenean usurbildarren indarra eta kalitatea nabarmendu zen eta azkeneko emaitzak garbi uzten du, 17-27 bukaeran.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (5), ASEGINOLAZA , URANGA (4), ARANA(1), FAJARDO (1) , SAN MIGUEL (1), SANCHEZ (1) , GARTZIA , ARBIZA (3), LOBATO eta RODRIGUEZ(1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario