2006-11-12

JUBENIL MAILA: BERGARA 29 -- GOIERRI OET 14

Hasieran ematen zuen partidu zaila izango zela gure mutilentzako eta horrela suertatu zen. Bergararrek aurreko postuetan dabiltza eta forma onean daude. Gauza gutxi egin zuten eta aukera gutxi gauzak egiteko, azkeneko emaitza garbi erakusten du nork izan zuen agintea partiduan. Jokalari ordiziarrek izan zuten momentu politak eta bere trebezia erakutsi zuten, lehenengo zati bukaerean 4-0ko partziala lortu zuten, baina hasierako 8-1eko partziala zeresan handia izan zuen partiduan.

Espero dugu ikusi dugun momentu polit horiek jarraipena izan daitezela eta taldearen joko trebea minutu gehiagotan mantentzea, horrela garaipenak eta momentu alaiagoak etorrriko dira.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (3), RIBERA (4), GOIKOETXEA (2), ALVAREZ, MARTINEZ (1), GALLARDO (3), AGIRRE, MORENO (1) eta OLANO.

KADETE MAILA: DONIBANE 34 -- GOIERRI OET 33


Azken minutuetan partiduan zehar egindako lana pikutara bota genduen. Ordiziako taldeak erraz menperatu zuen partidua, momentu guztietan 3 edo 5 goleko abantaila izan zuen markagailuan, talde pasaitarra baina hobea zela erakutsi zuen baina partidua bukatzeko garaia bere esperientzia falta nabaria izan zen. 15 minutu faltan, partidua bukatzeko, 6 goleko abantaila zuen OETek, baina partiduaren erritmo ez zuen aldatu, gutxitu batez ere, eta talde pasaitarra gora jo zuen eta azkeneko bi minutuetan bi goleko abantailari buelta eman zion, momentu horretan ordiziarrak jokalari bat gutxiagokin aritzen ziren. Guzti honei arbitroaren erabako eztabaidagarri batzu gehitu behar zaie, gure jokalariak burua galdu zuten eta 58 minutuko lana pikutara bota zuten.

Jolastu zutenak honako hauek izan ziren: ARRATIBEL, ZABALEGI; ARREGI (3), CORTES (1), CASADO (7), REY (5), MARKET (5), ETXEBERRI (6) eta MARTOS (6)

INFANTIL MAILA: PEÑAFLORIA EGIA 15 -- ORDIZIA E.T. 15

Ordiziako jokalariak ez zuten partidu ona jokatu, baina hala ere emaitza ona lortu zute. Partidua jokatu zen baloiare kalitatea eta gure jokalari baten lesioa baldintzatu zuten partiduaren martxa. Partidu honetan, emaitzatik kanpo, gauza garrantzitsu bat ikusi genduen, denboraldi honetan, lehenengo aldiz, gure jokalariak markagailua aurka edukitu jokatu zuten partidua baina momentu guztietan partiduan sartuta ibili ziren. 10 minutu faltan, partidua bukatzeko, lortu zuten, ordiziarrek, bere lehenengo abantaila markagailuan, azkenean berdinketa lortzeko.

Jokatu zutenak honako hauek dira: GALDEANO; BRIZIO (7), RODRIGUEZ (1), ASEGINOLAZA, URANGA (2), ARANA (2), FAJARDO, SANCHEZ, SAN MIGUEL, GARTZIA (1), ARBIZA eta LOBATO (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario