2006-11-05

KADETE MAILA: GOIERRI OET 35 -- USURBIL 30

Garaipena lortu eta hirugarren postuan mantentzen da talde ordiziarra. Usurbil taldea laugarren postuan zihoan eta ordiziarren arerio zuzena izango da denboraldia honetan. Partiduaren hasiera ikusgarria izan zen urdinen aldetik oso ondo bai erasoan bai defentsan, horren onodorioz atsedenaldian iritsi ziren 7 golen abantailarekin, 16-9.

Bigarren zatian askoz orekatuago izan zen baina ordiziarrek abaintaila ez galtzea lortu zuten eta horrela partidu irabazi, azkeneko emaitza 35-30 izan zen. Jolastu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL (1); ARREGI (2), MARKET(1), CORTES (3), CASADO (5), REY (8), ETXEBERRIA (10) eta MARTOS (5)


INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 26 - AMENABAR "A" 21



Hirugarren partidua eta denak irabazita, ondo ari dira ordiziako infantilak. Pixkanaka pixkanaka urduritasuna aldagelan gelditzen ari da eta jokoan nabaritzen ari da. Igandeko partiduan garbi ikusi zen gure jokalarien maila, baita hutsuneak ere.

Partiduaren erdialdean ematen zuen errez eramango genuela partidua eta horren ondorioz partidutik joan ginen, eta zarauztarrek gora joan ziren eta bi goletara jarri ziren, zorionez urdiñek esnatu ziren eta lortu zuten partidu, lasaitasun pittin batekin, irabaztea. Markagailuak garbi adierazten digu partiduaren martxa, 15. minutuan ordiziarrek 12-5 irabazten ari ziren, 35. minutuan 20-18 eta bukaeran 26-21.

Jolastu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRICIO (6), RODRIGUEZ, ASEGINOLAZA (1), URANGA (4), ARANA (3), FAJARDO, SANCHEZ (4), SAN MIGUEL (2), GARTZIA (3) eta ARBIZA (3)

No hay comentarios:

Publicar un comentario