2006-10-29

JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 11 -- UROLA 24

Igandean ordiziako jubenil taldea Urolaren taldearen bisita jaso zuen. Ordiziarren aurkaria mailako honetako talde onetariko bat da, iazko kadete mailan Gipuzkoako txapelduna izan ziren eta aurten bloke hori mantentzen da eta bigarren urteko jubenilen ondo osatuta taldea. Azkenen zumarragakoel 24-11 irabazi zuen.

Gure taldea oso gaizki jolastu zuten eta inoiz ez ziren sartu partiduan, atsedenaldian 11-5 galtzen iritsi ziren. Espero dugu hurrengo partiduetan joko erritmoa berreskuratuko dutela eta partidu onak ikusteko aukera izango dugula.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (2), RIBERA, GOIKOETXEA (2), ALVAREZ, MARTINEZ, GALLARDO (4), AGIRRE (1), MORENO (2) eta OLANO.

KADETE MAILA: KATILLU 39 -- GOIERRI OET 29

Kadete mailako taldea Legazpin jokatu zuen bere partidua, Katillun aurka, partiduaren azken emaitza legazpiarren aldeko izan zen, 39-29. Legazpiarren eta ordizarren arteko partidu ikusgarria izan zen, talde bien lana ikaragarria izan zen, jarri zuten erritmoa eta joko maila aparta izan ziren.
Jokalari urdiñei ezin diogu ezer esan, legazpiarrak ordezko kopurua haundia zuten eta horrek baldintzatu zuen partidua, Katillu taldekoek oso erritmo altua mantendu zuten partidu osoan.

Partidu honek garbi utzi digu noraino iritsi daitezke jokalari ordiziarrak, multzo honetako talde honetariko batekin galdu baina beti partiduan sartuta eta oso ondo jokatzen. Jolastu zutenak honako hauek izan ziren: ZABALEGI, ARRATIBEL; CORTES (2), LANDER (7), REY (4), MARKET (1), ARREGI, ETXEBERRIA (8) eta MARTOS (7).

INFANTIL MAILA: TOLOSA 6 -- ORDIZIA E.T. 20


Infantil mailako taldea Tolosara joan zen bere bigarren partidua jolasteko. Nerbioak desagertzen doaz eta jokalarien joku maila hobetzen doala oso nabarmena izan zen, azkeneko emaitza oso garbia izan zen, ordiziarrek 20-6 irabazi zuten.

Partiduaren hasiera oso nabarmena izan zen ordiziako taldearen alde, baina partiduaren erdialdean tolosarrek berdinketa lortu zute, 6-6 jarri zen markagailua. Berdinketa honekin bukatu zen partidua, hemendi aurrera Ordizia E.T. ko jokalariek bere jokua inposatu zuten Usabalgo pistan, bai defentsa bai erasoan. Azkeneko 20 minutuko markagailu partziala oso nabarmena izan zen, ordiziarrek 14-0 irabazi zuten denbora zait horretan.

Jolastu zuten jokalariak honako hauek izan zire: GALDEANO; ARANA (3), ARBIZA(1), FAJARDO (1), LOBATO (4), SANCHEZ (4), ASEGINOLAZA, RODRIGUEZ, GARTZIA, SAN MIGUEL, URANGA (3) eta BRIZIO (4)

No hay comentarios:

Publicar un comentario