2006-10-22

JUBENIL MAILA: DONIBANE 22 - GOIERRI OET 22

Taldeare eta jokalarien hazkundea oso nabarmendu geratu Donibanen jolastutako partiduan. Oso partidu gogorra eta borrokatua izan zen. Goierri taldekoak beti atzeratua ibili ziren markagailuan, baina azkenean partidu berdintzea lortu zuten.

Partidu osoan 2 edo 3 goleko abantaila izan zuten pasaitarrak eta, gainera, ordiziarrek ez zuten lortzen jokalari guztiak jokuan edukitzea, denbora luzez jokalari bat edo bi gutxiagokin aritu ziren.

Ikusgarria izan zen partidu bukaera, bi minutu falt pasaitarrek lau goleko abantaila zuten eta ordiziarrek 4 jokalariekin eta atezaina aritzen ari ziren, momentu horietan agertu zen jokalarien kemena eta ausardia, eta 3 segundu falta zirenean partidu berdintzea lortu zuten. Bukaerako emaitza 22-22 izan zen.

Ordizia E.T. aldetik jokatu zutenak honako hauek izan ziren: SALDIAS; ZABALA (4), RIBERA (3), GOIKOETXEA (2), AGIRRE (2), MARTINEZ (4), MORENO, GALLARDO (4), EGUREN eta OLANO (1).

KADETE MAILA: GOIERRI OET 37 - ALOÑA MENDI 29

Kadete taldea 8 goleko abaintala lortu zuen bere partiduan, azkeneko markagailua 37-29 izan zen. Hau esanda partidu erreza izan dela pentsa dezakegu, baina ez zen horrela izan. Oñatiarrak eta ordiziarrak ikuskizun bizi, polita eta parekatua eman zuten.

Haiseratik partidu gogorra izango zela ikusi zen, baina ordiziarrek pixkanaka pixkana bere erritmo bizia eta gogorra imposatu zuten eta oñatiarren lana ezerezean gelditu zen. Atsedenaldia 4 goleko abantaila zuten ordiziarrek, 16-12.

Bigarren zatiaren erdialdean puskatu zen partidua, ordiziarrek 12 goleko abaintala lortuz, hortik aurrera bi taldeak partidu bukatutzak eman zuten. Azkeneko emaitza 37-29 izan zen.

Ordiziarren partetik honako hauek hartu zuten parte: ZABALEGI eta ARRATIBEL; ARREGI (3), CORTES (6), CASADO (8), REY (5), MARKET (1), ETXEBERIA (10) eta MARTOS (4).

INFANTIL MAILA: ORDIZIA E.T. 20 -- LAUAIZETA EGIA 18

Denboraldiaren lehenengo partidua zela argi ikusi zen Majori Kiroldegian, ordiziako jokalarien lanan oso nabaria izan zen. Hala ere lehenengo bi zatitan nahiko errez eraman zuten partidua, azkenean 5 goleko abaintaila edukita.

Hirugarren zatian ia pikutara joan zen dena, azkeneko hiru minututan errkzionatu egin zuten ordiziarrak eta partidua irabaztea lortu zute. Azkeneko emaitza 20-18 izan zen.

Ikusitako urduritasunaren ondorioa izan zen eta, espero dugu, hurrengo partiduetan bere joko maila ikusteko aukera izango dugula. Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: GALDEANO; BRIZIO (1), URANGA(3), SANCHEZ (5), ARBIZA (1), FAJARDO (2), SAN MIGUEL (3), GARTZIA (2), ARANA (1) eta ASEGINOLAZA (1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario