2006-10-08

KADETE MAILA: GATZ MUSEOA JAKIO 16 -- GOIERRI OET 18

Partidu borrokatua ikusi duguna Arrasaten, bukaeran ordiziarren joku maila imposatu zen eta bi puntuak Ordizia aldera etorri ziren.

Partidu hasiera oso nabarmena izan zen ordizarrentzako, 15. minutuan 1-5 zegoen markagailua, baina hemendik aurrera arrasatekoak gora joan ziren eta buelta eman zioten markagailuari, 7.6 atsedenaldian.

Bigarren zatia oso lehiatua izan zen, baina ordiziarrak beti joan ziren aurretik markagailuan. Azkeneko 10 minutuetan erabaki zen partidua, 3 goleko abantaila lortuz. Azkenean 16-18 irabazi zuten ordiziarrek.

Joko ona erakutsi zuten gure mutilek, baina denboraldiaren hasieran gaudela nabarmendu zen.

Jokatu zutenak honako hauek izan ziren: ARRATIBEL, REY (3), CORTES (1), CASADO (2), MARTOS (3), ARREGI, ETXEBERRIA (8) eta MARKET (1)


JUBENIL MAILA: GOIERRI OET 14 - ZARAUTZ 28

Hasieran pentsatzen genduena baieztatu egin zen, zarauztarrak oso tal ona dute maila honetan eta iazko ildo berretik jarraitzen dute, iaz 3. postua lortu zuten Gipuzkoako Txapelketa eta aurten inguruan ibiliko dira.

Lehenengo minututik ikusi zen aldea eta kostaldekoak markagailuan aurreratu zire. Bigarren zatian ordiziarrek joku polita egin zuten eta 5-0ko partziala lortu zuten eta lau goletara hurbildu ziren, baina partzial horrekin itxi zen partidua.

Gure mutiletan oso nabaria izan zen bere lehenengo partidua zela, aurredenboraldian ez dute partidurik jokatu, horrez gain 3 jokalarien falta nabaritu zen, batez ere jokuan beste aukera batzu jorratzeko. Nahiz eta markagailua gogorra eman, 14-28, normala jo dezakegu aurkariaren joko maila ikusita.

Gure liga ez dago lehenengo postuetan, gure liga erdialdeko postuetan murgiltzean dago.

Jokatu zutenak hauek izan ziren: SALDIAS, ZABALA (4), RIBERA (2), GOIKOETXEA (4), ALVAREZ (2), AGIRRE, MORENO (2) eta OLANO.

No hay comentarios:

Publicar un comentario