2009-12-13

Urrats garrantzitsua Rotula Studio jubenil taldeak eman duena Katillu taldea gaindituz, lehenengo postua eskuratu du eta aukera handiak liga irabazteko, azkeneko emaitza 37-34 izan zen. Rotula Studio senior taldeak BKL gainditu du, 29-23, eta lehenengo postuan mantentzen da. Ordizia Eskubaloia senior taldeak berdinketa lortu zuen Donibanen, 26-26. Kadete taldeak ezin zuen Hondarribian garaipena lortu eta 37-32 galdu zuen. Infantil mailan neskak, Egiaren aurka, eta bigarren urteko mutilak, Aloña Mendiren aurka, garaipena lortu zuten, berriz lehenengo urteko mutilak galdu zuten Tolosaren aurka.


Ez zen izan partidu erreza Rotula Studio senior taldeak BKLren aurka jokatu zuena. Beasaindarrek defentsan oso ondo aritu ziren eta ordiziarren erasoak zailtasun handiak izan zituen, lehenengo zatian 15-14 bukatu zuten. Bigarren zatian ordiziarren lana defentsan hobetu zen eta horrela markagailuan alde egitea lortu zuten, bigarren zatiko partziala 14-9 izan zen. Oso partidu parekatua izan zen, bi aldeetan defentsan egindako lanak markatu zuen partidua.


Ordizia Eskubaloia senior taldeak Donibanetik puntu batekin bueltatu zen, 26na bukatu zen partidua. Lehenengo zatian gaizki aritu ziren ordiziarrak, 23. minutuan 14-7 agertzen zen markagailuan, baina 7 minutun 6 goleko errenta lortuz 14-13 bukatu zen. Bigarren zatian antzeko izan zen, baina partidu bukaeran ordiziarrek buelta eman zioten markagailuari eta irabazten jarri ziren Pena izan zen garaipena ez lortzea, baina horrela bolada ona mantentzen da eta sailkapeneko erdialdean kokatzen da talde urdiña.


Jubenil taldeak partidu garrantzitsua zuen Katilluren aurka, liderren aurka zen partidua. Espero zen bezala partidua oso borrokatua eta joku azkerreko izan zen. Oridiziako taldeak beti agindu zuen markagailuan, baina aldeak txikiak ziren. Azkeneko minututan lortutako aldea erabakigarria izan zen eta horrela gure taldeak eraman zuen partidua.


Kadete taldeak ezin zuen Hondarribian garaipena lortu, arbitraiak oso arraroa izan zen eta etxerako egiten zuen. Dena den ordiziarrek jarraitzen dute bere linean eta gutxigatik galdu zuten, 37-32. Bigarren postua mantentzen dute eta aukera asko dute lehenengo postua lortzeko ligaxkaren bukaeran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario