2009-12-06

Jai zubiaren ondorioz partidu gutxi jokatu dira asteburuan, bakarrik Ordizia Eskubaloia talde seniorrak eta kadete taldeak izan zituzten konpromisoak . Senior taldea Urnietara joan zen ligaren lehen jardunaldiko partidua jolastera, bere garaian atzeratu zena jolastera, talde ordiziarrak garaipenarekin bueltatu zen eta horrela sailkapenaren erdialdean kokatzea lortu zuen, azkeneko emaitza 27-30 izan zen. Kadete taldeak programatutako bi partiduetatik bat jokatu zuen asteburuan, astelehenean jokatu behar zena aurkari taldearen desplazamenduaren arazoengatik atzeratu zen, larunbateko haren partiduan Arraten aurka irabazi zuten,22-18.


URNIETAKO 27 – ORDIZIA ESKUBALOIA 30


Ordizia Eskubaloia talde seniorra ostiraleko gauean partidua jokatu zuen Urnietako taldearen aurka, honen kantxan, bi talde paretsua ziren eta sailkapenean puntu kopuru bera zuten. Espero zen bezala partidua oso lehiatua izan zen, hasieratik Urnietako taldeak markagailuan aurrea hartu zuen, abantaila minimoekin, bigarren denboraren hasieran abantaila 4 golekoa zen. Etxeko taldeak ezin zuen markagailuan alde egin eta iruditzen zuen talde urdiña Andoainen, azken partiduan, gertatutakoa errepikatzera zihoala, eta horrela izan zen. 10 minutu falta zirenean partidua bukatzeko Ordiziako taldeak berdinketa lortu zuten, eta hortik aurrera hartu zuen markagailuan eta jokoan agintzen hasi zen, 3 goletako abantaila lortu zuen eta alde hori erabakigarria suertatu zen. Azkeneko emaitza 27-30 izan zen Ordiziako taldearen alde, modu honetan taularen erdialdean jartzen da. Partidu honen gakoa bai defentsako lanean eta bai erasoko lanean egon zen, batez ere azkeneko minutuetan, oso ondo mugitu zuten aurkarien defentsa eta zuloak aurkitu zituzten gola egiteko.


IRURENA OET 22 – JD ARRATE 18


Kadete taldeak larunbatean hasten zuen, Arrateren aurrean, Gipuzkoako txapelketaren azkeneko fasea, zortzigarren postuaren borrokan. Hasiera batean partidua zaila uste zen, baina espero genuena baino erosoagoa izan zen. Beti hiru edo lau goleko abantaila izan zuen markagailuan talde ordiziarrak, defentsan lan ona egin zuen, eta inoiz ez zen garaipena arriskuan egon. Jokalari urdiñen defentsa lana azpimarratu behar da, kontuan badugu 13 jokalariren bederatzi aurten hasi direla eskubaloian, lortzen dute gol gutxiko partiduak izan daitezen eta modu honen mantentzen diren partiduen borrokan. Espero dugu pixkanaka eraso jokoa jariakortasun gehiago izan dadila eta partiduak lasaiagoak izan dadila .

No hay comentarios:

Publicar un comentario