2007-04-15

KADETE MAILA: EREINTZA 29 -- GOIERRI OET 20

Nahiz eta galdu oso partidu polita jokatu du kadete taldeak Ereintza taldearen aurka, liga irabazi duen taldea eta puntu galdu gabe. Lehenengo zatian partidua oso lehiatua izan da, oso joko polita bi taldeak egin dutena, eta markagailua oso estua joan da. Bigarren zatian gauzak nahiko paretsua joan dira, baina pixkanaka pixkanaka errenteriarrek bere joko imposatu eta markagailuan joan dira. Markagailuaren martxa honako hau izan da: 15. minutan 7-6, 30. minutan 13-10, 45. minutan 23-16 eta azkeneko emaitza 29-20 izan da

Jokatu direnak honako hauek izan dira: ZABALEGI, ARRATIBEL, ARREGI (1), CORTES (1), REY (1), MARKET (1), MARTOS (1), BRICIO (2), CASADO (5), URANGA (1) eta ETXEBERRIA (7)



No hay comentarios:

Publicar un comentario