2010-01-10

Eguberriko oporrak bukatuta berriro jarri da martxan eskubaloiko liga, nahiz eta eguraldiak laguntza gutxi eman Oridiziako taldeek bere partiduak jokatzea joateko aukera izan zuten. Senior mailan Rotula Studio OETek irabazi zuen Zumarragan Urolaren aurka, 25-32 izan zen azkeneko emaitza. Ordizia Eskubaloia senior taldeak ezin zuen ezusteko eman Majorin, Tolosaren aurka, 24-33 galduz. Jubenilek Leizaranen aurka irabazi zuten, 37-26, eta kadeteek Urolaren aurka, Zumarragan 29-33 galdu zuten.

Partidu erosoa Rotula Studio senior talda jokatu zuena, nahiz eta hiru baja eduki ez zuen problemarik izan garaipena lortzeko Urolaren aurka. Izendatuta zegoen arbitroa ez zen agertu eta partiduaren hasiera baldintzatuta egon zen. Partidu eroso eta lasaia ordiziar taldeentzako, ez zuen bere garaipena inoiz arriskuan ikusi, azkeneko emaitza 32-25 izan zen. Garaipena honekin talde ordiziarra sailkapenaren lehenengo postuan mantentzen da eta partidu guztiak irabazi ditu.

Ordizia Eskubaloia senior taldeak oso partidu polita egin zuen, partiduaren lehenengo 50 minututan lan egin zuen ona bai defentsan bai erasoan, fase honetan partidua oso lehiatua izan zen. Markagailuan beti berdinketak eta Tolosarren aldeko abaintail txikiak ikusten ziren, atsedenaldian 11-15 ikusten zen markagailuan. Bigarren zatian ildo beretik jarraitu zuen partiduak, baina azkeneko 10 minututan kanpoko taldeak bere esperientzia, jokoa eta bere fisikoa imposatu zuen eta azkenenan 24-33 irabazi zuten.

Jubenilek bere martxan jarraitzen dute eta lidergoa mantendu ere bai. Partidu naiko erosoa izan zuten, hasierko partziala markatu zuen partidu, ordiziarren 8-1 aurreratu ziren. Andoaingoak hurbiltzen ziren baina ezin zuten lana mantendu eta berriro aldegin zuten ordiziarrek. Entrenadore ordiziarrak jokalari guztiak erabili zituen, denei minutuak ematen eta atsedena ere bai. Azkenean 37-26 izan zen markagailua.

Kadeteek ezin zuten ezer positiborik lortu Zumarragan.33-29 galdu zuten Urolaren aurka. Partidua oso lehiatua eta orekatua izan zen, baina jokalari ordiziarrek ezin zuten, inoiz, markagailuan aurrean jarri eta esku hutsik bueltatu ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario